euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal kultura eta gastronomia ospagai Boisen, Jean Flesher-ek Euskal Museoaren alde prestatuko duen afarian

2022/03/25

Jean Flesherrek prestatuko du apirilaren an Boiseko Euskal Museoaren alde egingo den urteko afari eta enkante ekitaldia
Jean Flesherrek prestatuko du apirilaren an Boiseko Euskal Museoaren alde egingo den urteko afari eta enkante ekitaldia

PUBLIZITATEA

Boise, Idaho, AEB. Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxeak urtero bere ekimenetarako baliabideak lortzeko antolatu ohi duen afari eta enkantea iragarri du apirilaren 9rako, Salt Lake Citytik heldu den Jean Flasher euskal chef eta kuturagilearen eskutik. Flesherrek adierazi berria du 55 dolarreko prezioa izango duen menuaren edukia: Cream of Porrusaldda Soup, Cgarcuterie & Vegetable Salad, Boushee a la Reine Espelette, Roast Tenderloin Irulegi with potato noisettes, Salad & Cheese eta Rum Marinated Peaches.

Afaria Museoaren ondoan, Boiseko Euskal Etxearen aretoetan egingo da apirilaren 9an, larunbata, iluntzeko 6etatik aurrera. Ekitaldi berean enkantea, zozketak eta afaria bera izango dira oasagai. Sarrerak Boiseko Euskal Museora bertaratuz lor daitezke, hemen edo telefonoz 1 208 343 2671 zenbakira deituz.


Jean Flesher-en sukaldaritza erakustaldia Elko NevadakoNational Cowboy Gathering-en 2018an

Estatu Batuetako euskal kultura munduan oso pertsona ezaguna den Jean Flesher saltlakecitytarra arduratuko da afaria prestatzeaz. Chef moduan bere jatorriko euskal etxea den Basque Club of Utah-n erakuts dezakeen sukaldari ibilbide luzeaz gain, euskal sukaldaritza eskolak eman izan ditu, besteak beste Nevada, Utah eta Idahon bertan. Boisen, hain zuzen, arrakasta nabariaz aritu izan da azken aldian. Baina bere ekarpenak euskal munduan musika alorrari ere badagozkio, soinujotzaile eta Amerikanuak taldeko gidari, NABOko delegatu gisa baita ere, eta azkeneko Mundu-Batzarretik, munduko euskaldunen ordezkari Jaurlaritzaren Euskal Gizataldeekiko Aholku-Batzordean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia