euskal diaspora eta kultura
2012/02/08
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Eusko Jaurlaritzak, Etxepare Euskal Institutuak eta Basque Culinary Center-ek antolatuta, aurtengo Berlinalen "Euskadiren Eguna" delakoa egingo da, euskal kultura, gastronomia eta produktuak ezagutarazteko helburuarekin. Donostiako Zinemaldiko "Culinary Zinema" sailaren eta Berlingo jaialdiko "Kulinarisches Kino" sailaren arteko lankidetzatik sortu da horrelako ekitaldia egiteko aukera.
Jarduerak Espainiako Enbaxadan egingo dira, astelehenean, eta eguna euskal produktuen aurkezpen batekin hasikoda. Ondoren "Gastronomia, artea eta gizartea" mahainguruan parte hartuko dute Basque Culinary Center-eko zuzendariak, Joxe Mari Aizegak; Donostiako Zinemaldiko zuzendariak, Jose Luis Rebordinosek; Andoni Luis Aduriz, Elena Arzak eta Eneko Atxa sukaldariek eta "Kulinarisches Kino" saileko zuzendariak, Thomas Struck alemaniarrak.
Mugaritzeko soinu banda
Horrez gain, kontzertu bat eskainiko du Felipe Ugarte txalapartariak. Ugarte Berlinalen aukezten den Mugaritz BSO filmearen zuzendaria da, Juantxo Sardonekin batera, eta filmeko soinu banda idatzi du. Filmeak Luis Andoni Aduriz sukaldariaren Mugaritz jatetxeko platerrei soinu banda jartzen die. Kontzertuan Ugartek Beñat Iturrioz txalapartaria eta Mikel Aristegui dantzaria izango ditu lagun. Ondoren, bertaratzen direnek Elena Arzak eta Eneko Atxa sukaldariek prestatutako dastaketaz gozatu ahal izango dute.
Bukatzeko, gauean, 'Mugaritz BSO' dokumentalaren estreinaldiaren ostean, Andoni Luis Adurizek 200 lagunentzako afaria eskainiko du Berlinalen.
Ruper Ordorikaren kontzertua
Bestalde, Berlingo Euskal Etxeak ere ekarpena egingo dio hiriburuko giro euskaldunari, eta, elkarteak antolatuta, larunbat honetan Ruper Ordorika kantariak kontzertua emango du Medien Galerie aretoan, "Hodeien artean" izeneko azken lana aurkezteko.
Berlinetik Konstanz hiria joango da Ordorika, eta astelehenean beste emanaldi bat egingo du Konstanz Unibertsitatean, bertako Euskara eta Euskal Kultura irakurlegoaren baitan, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus