euskal diaspora eta kultura
2011/02/16
PUBLIZITATEA
Uztaritze, Lapurdi. Iparraldeko Euskal Kultur Erakundea Hogei'ta izeneko hiru urteko egitasmoa ari da bultzatzen euskal gazteen sorkuntza sustatzeko. Argi dauka EKEk "biharko euskal kultura" gaurko gazteek egingo dutena dela, eta karia horretara etorkizuneko euskal artisten irudimena astindu eta bi ekimen proposatzen diete.
1.- 'Irudimena' lehiaketa. Abian da jada, eta hauxe da ideia: argazki batzuk oinarri hartuta, testu bat edo irudi berri bat sortzea. Lehiaketaren webgunean daude ikusgai argazkiak, eta baita dagoeneko iritsi diren lehenengo lanak ere. Lehiaketa 14 urtetik gorako euskal gazteei zuzendua da eta bi kategoria dauzka: 25 urtetik beherakoentzakoa eta 25 urtetik gorakoentzakoa. EuskalKultura.com-ek galdetuta, EKEko Jakes Larrek Euskal Herriko zein Diasporako gazteek parte har dezaketela baieztatu du.
Orotara parte-hartzaile bakoitzak bost sormen lan aurkeztu ditzake gehienik (adibidez bi testu eta 3 irudi, edo 5 irudi…). Lehiaketan parte hartzeko epea 2011ko apirilaren 8an itxiko da. Sariak netboook-ak, argazki kamerak, Fnacbook-ak eta Ipod-ak izango dira. Azkue Fundazioarekin elkarlanean bultzatzen du EKEk lehiaketa hau.
Lehiaketaren oinarriak, argazkiak eta jasotako lehen lanak www.irudimena.com webgunean.
2.- Bigarren ekimena sortzaile gazteei zuzenduriko laguntza deialdia da. Deialdi honen bidez bideogintza, argazkilaritza zein grafismo arloko sortzaile gazteen bi lan aukeratuko ditu epaimahaiak eta 5.000 euroko dirulaguntzaz sostengatuko ditu. Proposamenak aurkezteko epea apirilaren 30ean itxiko da. Oinarriak, hemen.
-Euskal Kultur Erakundearen webgunea, hemen
-Hogei'ta egitasmoa, hemen
-Azkue Fundazioaren webgunea, hemen
Kaixo hirukote! Zuen berri honi esker Ipod bat ekarriko dut etxera larunbatean. Eskuminak hiruoi. Ondo izan, Nahia
Nahia Alkorta, 2011/04/13 19:22
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus