Santiago, Txile. 2007an sortua eta Eusko Jaurlaritzak 2010ean onartua, Txileko Euskal Gizataldea (Colectividad Vasca de Chile) euskal etxeak Euskal Kultur Aste bat antolatu izan du urtero azken urteotan, San Ignazio egunaren --uztailaren 31aren-- inguruan eta aurten, Covid-19a dela-eta bigarrenez segidan, online formatoan biltzeko egin du deialdia. Ekitaldiak uztailaren 30etik abuztuaren 1era izango dira, musikari protagonismo berezia emanez, eta Facebook eta Youtubez jarraitu ahal izango dira.
Euskal etxeko lehendakari Rosana Arza Pizarrok EuskalKultura.eus-i baieztatu dio "euskal musika eta dantzak landuko dituzte"la bereziki. "Honek itxaropen eta animo pixka bat gehiago ekarriko du gauden kinkatik laster irten gaitezen... Oso pozik gaude hainbat abesbatza eta dantza-taldek euren bideoak bidali dizkigutelako parte hartzeko", adierazi du, sare sozialetan partekatu duen gonbidapen batean.
EGITARAUA
Uztailaren 30, ostirala
19:00etan
VII. Abesbatzen Topaketa, Birtuala 2.a
Abesbatza gonbidatu ugarirekin
Uztailaren 31, larunbata
19:00etan
Musika: instrumentu tradizionalak eta euskal dantzak
Igandea, abuztuak 1
19:00etan
San Ignazio Loiolakoaren omenezko meza
Gizataldeko Abesbatzak abestua
Programa osoa online segitu ahal izango da Colectividad Vasca de Chileren webguneaneta y Estadio Español de Chileko Facebook eta Youtube orrialdeetan.