euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Komunitatearentzako zuzendari Asier Vallejo FIVU, FEVA eta euskal etxeekin batuko da Argentina eta Uruguain

2015/04/17

Asier Vallejo Euskal Komunitatearentzako zuzendaria artxiboko irudi batean (argazkia EuskalKultura.com)
Asier Vallejo Euskal Komunitatearentzako zuzendaria artxiboko irudi batean (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Atzo abiatu zen Asier Vallejo Itsaso, Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria Uruguai aldera. Asteburuan Montevideon izango da eta bilerak egingo ditu herrialde honetako euskal etxeetako arduradunekin. Datorren astean Argentinara joan eta zenbait euskal etxe bisitatu eta apirilaren 25ean FEVAk Buenos Airesen egingo duen Urteroko Batzarrean parte hartuko du.

Donostia-San Sebastián. Asier Vallejo Euskal Komunitatearentzako zuzendaria bidaian da Uruguai eta Argentinara, Andoni Martin teknikariarekin batera. Asteburuan Montevideon izango da, eta Uruguaiko euskal etxeekin eta FIVUrekin bilduko da bertan. Datorren astean, aldiz, Argentinara egingo du jauzi, eta astean zehar herrialde honetako zenbait euskal etxe bisitatzeko aukera izango du.

Datorren asteko larunbatean, apirilaren 25ean, Vallejok FEVAren Urteroko Batzarrean parte hartuko du, Buenos Airesen. Argentinako euskal etxeen bilerara Oscar Alvarez Gila historialaria ere bilduko da, hango euskal komunitatearen memoria berreskuratu eta gordetzeko proiektu bat aurkezteko.

Era berean, FEVAren bileran hauteskunde partzialak egingo dira, federazioko hainbat kargu berritzeko, besteak beste, presidenteordetza.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia