Jesusen Bihotza elizan, azaroaren 2ko 14:30etan, egingo dute Boiseko euskaldunek euren hamazortzigarren ‘Omenaldia’ meza. Oinkari dantza taldeko neskek eta Biotzetik abesbatzak hartuko dute parte Eukaristian eta, meza amaituta, pintxo eta anoen inguruan batuko dira bertaratutakoak. “Laurogei bat lagun edukiko ditugu gogoan, baina zerrenda betetzen ari gara oraindik; meza eguneko goizera arte itxaron ohi dugu zerrenda bukatzeko”, Patty Miller-ek, Boiseko Euskal Museoko zuzendariak, EuskalKultura.com-i esan bezala.
Boise, AEB. Azken hamabi hilabeteetan euskal komunitate barnean hildakoen omenezko meza berezi honetan euskal komunitateko kideak, kideen lagunak eta Boisetik urrun zendutakoak oroituko dituzte. Jack Bentz aita josulagunak emango du hiriko Euskal Museoak eta Biotzetik koruak antolatuko meza hau.
Udan ailegatu zen Idahoko hiriburura Bentz eta berak zuzendu zuen San Inazioko Euskaristia. Burns-en (Oregon, AEB) jaioa da Bentz eta bertanherriko hainbat haur euskaldunekin batera izan zen eskolatua. “Ezagutzen du euskal komunitatea”, adierazi du Miller-ek.
Azken urtean hildako senide edo hurkoren bat omendu nahi dituztenek Patty Miller-ekin egin beharko dute berba. Hauxe du telefono zenbakia: (208) 343-2671.