euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal komunitate argentinarrari zuzendu zaizkio, zero RH negatibo motako odol emaile bila emakume haurdun batentzat

2008/07/26

PUBLIZITATEA

Buenos Aires hiriburuko ospitale batetik bost hilabeteko haurdunaldia daraman gaztearen familiak zero RH negatibo motako bost odol-emaile itxarole eskatu ditu, "amarekiko (Carolina Larreguy) odol bateragarritasun analisiak egitearren, geroago uneko umetoki barneko transfusioak egin ahal izateko, momentuan alegia, ezin baitu odol bankuetatik datorren odola erabili". "Horregatik eskertuko dizugu emaile izan bazaitezke edo emaile izan daitekeen norbait ezagutzen baduzu, datuak helarazten badizkiguzu edo Ramon Sarda Ama-Haurren Ospitalera hurreratzen bazara, dagozkion analisiak egin eta bateragarritasuna finka dezagun".

Buenos Aires, Argentina. Deia, 'Emaileak Carolina Larreguy-Christian Villanueva haurrarentzat' izenburupean, Gustavok Villanueva jaiotze bidean dagoenaren osabak sinatzen du eta honea dio, laburturik.

Lagun, inguruko edo ezagun izan zaitezketen horiei:

Bost odol-emaile behar ditut, nire iloba izango denarentzat (Florencia) --bost hilabete daramatza bere amaren sabel barruan--, zero RH negatibo motakoak, itxaroleak, "amarekiko (Carolina Larreguy) odol bateragarritasun analisiak egitearren, geroago uneko umetoki barneko transfusioak egin ahal izateko, momentuan alegia, ezin baitu odol bankuetatik datorren odola erabili".

Carolinak bateraezintasun arazo bat dauka bidean dagoen umearekin eta arrisku handia dago haurdunaldian umeak orokortu daitekeen anemia bat jasan eta sabelean bertan hil dadin. Horregatik da beharrezkoa aldiro umetoki barneko transfusioak egitea.

Lehenengo transfusioa joan den uztailaren 15ean egin zitzaion eta ongi atera zen; hurrengoa uztailaren 23an izango da, eta gero, gutxi gora behera abuztuaren 19an eta irailaren 11ean, erditzea b aino pixkat lehenago, haurdunaldiaren 34. astearen inguruan.

Hemoterapia Laboratorioko txostenak adierazi zuen zero RH (-) motako odoleko bost emaileetatik bat izan daitekeela bateragarria umeak transfusiorako behar duenarekin. Horregatik da emailegai kopurua handitzeko daukagun premia bizia eta larria, ahal dela hiriburu federalekoak edo ingurukoak.

"Horregatik eskertuko dizugu emaile izan bazaitezke edo emaile izan daitekeen norbait ezagutzen baduzu, datuak helarazten badizkiguzu (e-mail honetara: gvillanueva@altoparana.com) edo Ramon Sarda Ama-Haurren Ospitalera hurreratzen bazara, dagozkion analisiak egin eta bateragarritasuna finka dezagun". Hau da ospitaleko helbidea:

Hospital Materno Infantil 'Ramón Sardá'
Calle Esteban de Luca Nº 2151
Parque Patricios – Capital Federal
Hemoterapia Lab.: Behe Solairua, tel.: 011-43080802 – Dr. Oscar Torres
Ordutegia: 7:30 a 9:30 hs. (lanegunetan bakarrik)

Saltako Carolina Larreguy-rentzat dela behar da aipatu.

Deialdi hau zuren inguruko lagun, familiarteko, lagun eta ezagunei pasatzen badiezu biziki eskertuko dizut, zuzenean laguntzerik ez badute ere, menturaz ezaguko baitute egin dezakeen norbait.

Nirekin harremandu nahi dutenek, zuzenean lehen aipatutako e-mailera idatziz egin dezakete edota honako zenbakietara deituz: (011) 5556-6000 int 273, Cel: (011) 15 6612-8119.

Zernahi gisaz, mila esker handi bat guztiei.

Besarkada bat.

Gustavo Villanuevak sinatzen du idazkia.

Lotura interesgarriak

Hospital Materno Infantil 'Ramón Sardá'
http://www.sarda.org.ar



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia