euskal diaspora eta kultura
2013/07/29
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Sarean da eskuragarri Basque Tribune aldizkaria, Euskal Herriari buruzko informazioa mundura zabaltzeko ahalegin berria. Helburu hori bete nahian, aldizkaria ingeles hutsean jaio da, nazioarteko irakurleengana zuzen-zuzenean heltzeko.
Aldizkaria www.basquetribune.com webgunean irakur daiteke eta lehen egunotan argitara eman dituzten gaien artean horrelakoak daude, besteak beste: “JAI ALAI” or Globalization, Irizar: From Ormaiztegi to Five Continents, Basque Language on the Web: Making an Impact, ‘Made in Basque’ Fashion, The Enclave of Treviño: a Secular Territorial Dispute, eta “Euskalkultura.com” The Informative Reference on the Basque Diaspora (eskerrik asko guri buruzko artikulua egiteagatik, Basque Tribune!).
Aldizkariaren lantaldea osatzen dutenen buru, editore lanetan, Iñaki Galdos oñatiarra dago. Hezkuntza eta komunikabide arloan aritu ostean, politika munduan ibili da hainbat urtetan Galdos, eta jardun horretan munduko euskal Diasporarekin harremana izan du. Hortik sortu zitzaion aldizkari hau sortzeko grina, "Euskal Herria munduan ezagutzera ematea era berri batean, eguneroko albisteen dinamikatik hurrun eta goimailako adituen aholku eta ezagueraren laguntzarekin", azaldu du. Aditu talde horren partaide dira, besteak beste, Aingeru Epalza, Maite Goñi eta Iruri Knorr, literatura eta internet munduko izen ezagunak.
Ongi etorri Basque Tribune, eta zorte on!
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus