euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal kantu eta dantza tailer batek, eta festak itxiko du larunbatean Bruselako Euskal Astea: gaur, Marijose Olaziregiren hitzaldia

2018/12/12

Jean-Louis Bergara soinujolea eta bere lagunak arduratuko dira larunbat honetan Bruselako Euskal Asteko musika eta animazioaz
Jean-Louis Bergara soinujolea eta bere lagunak arduratuko dira larunbat honetan Bruselako Euskal Asteko musika eta animazioaz

PUBLIZITATEA

Brusela, Belgika. Aurrera doa Bruselan bertako Euskal Etxea antolatzaile garatzen ari den Euskal Astea. Inaugurazio kontzertua bertan behera geratu bazen ere, Kepa Junkera ospitaleratu behar izan zutela-eta (besarkada eta agiantza onenak, Kepa), egitarauak aurrera dirau eta gaur iluntzeko 19:00etan literatura aditu Marijose Olaziregi mintzatuko da «Ni d'origine latine, celtique ou germanique, l'euskara, la langue basque est sans doute la plus ancienne langue d'europe occidentale» gaiaz, azkenean badirudi gaztelaniaz, frantseseko aldibereko itzulpenez, Pelgrims Etxean (Parme Kalea, 69, 1060 Saint-Gilles).

Larunbatean, berriz, Euskal Etxearen egoitzan (Rue Fernand Bernier 10, 1060 Saint-Gilles), Jean-Louis Bergara eta bere lagunak arduratuko dira musika eta animazioaz, euskal kantu eta aire tradizionalak sustatuz eta jendea dantzaraziz. Izan ere euskal kantu eta dantza tailerra ere agindu du Euskal Etxeak. Afaria ere partekatuko da segidan (bakoitzari plater edo mokaduren bat ekartzea galdegiten zaie, elkarrekin banatzeko).

Ikus programa osoa hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia