euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal jatorriko Manuel de Sumaya mexikarraren lanak joko dira etzi Buenos Airesen Euskal Echea eskolan

2014/06/09

Euskal Echea-n burututako maiatzeko kontzertuaren irudia. Errezitalaren aurretik, Mario Videla musikariak azalpen batzuk eskaini zituen
Euskal Echea-n burututako maiatzeko kontzertuaren irudia. Errezitalaren aurretik, Mario Videla musikariak azalpen batzuk eskaini zituen

PUBLIZITATEA

Maiatzean hasi da aurten Buenos Airesko Euskal Echea Institutuko elizan erakundearen 2014ko kontzertu klasikoen zikloa. Errezitalen programa azaro arte luzatuko da eta bigarren emanaldia etzi burutuko da La rosa púrpura del Plata taldearen eskutik. Errenazimendu eta Barrokoko musikan adituak diren artistek Manuel de Sumaya konpositore mexikarraren obrak joko dituzte, batzuk gainera, inoiz entzungabeak Argentinako publikoarentzat. Hitzordurako gonbitea, ekainaren 11an, komunitate osoari dago zuzenduta, sarrera librea eta doakoa.

Buenos Aires, Argentina. Buenos Airesko Euskal Echea Eskolako kapera berriro ere izango da aurten Kontzertu Klasikoen Zikloaren egoitza. Emanaldiak joan den maiatzaren 14an hasi dira, Mario Videla organo-jolearen errezitalarekin, eta aste honetan, ekainaren 11an, jarraituko dute, nobedade batekin.

‘Amerikako Händel’ gisa ezagutzen den Manuel de Sumaya musikagile mexikarraren Argentinan inoiz jo gabeko hainbat pieza aurkeztuko ditu La rosa púrpura del Plata izeneko taldeak etzi, ekaineko kontzertuan, horien artean: Si ya a aquella nave, Como aunque culpa, Pescador soberano eta Ya la naturaleza redimida, batzuk aipatzearren. Gogora dezagun Manuel de Sumaya (1680-1755) Mexikoko Katedraleko musika kaperako maisua Katedraleko musikagile eta organo jotzaile nagusia izan zela urteetan. Bere lanak islatzen du Espainiako eragin eremuan zegoen estilo aniztasuna da.  

La rosa púrpura del Plata taldeari dagokionez, Gabriel Schebor zuzendaritzapean, Errenazimendu eta Barrokoko musikan adituak diren Pablo Travaglino tenorra, Martha Cosattini eta Cecilia Carnero biolin jotzaileak, Gabriel Schebor tiorba jotzailea eta Ana Paula Segurola organo-jotzailea dauzka partaide. Jardunbide oparoko taldeak esperientzia handia du Hego Amerikako Errenazimendu eta Barrokoko errrepertorioa jotzen eta Argentina mailan ez ezik, nazioarteko musikaldietan eta aurkeztu izan da, besteak beste, Uruguai, Alemania, Ingalaterra eta Holandako musika aretotan. Astearteko emanaldian, gainera, kontzertuaren aurretik maisuek hitzaldi argigarri bat eskainiko diote publikoari.

Hona datozen emanaldietako egitaraua:

-Irailaren 11an, Lagun Onak Abesbatza (Miguel Pesce zuzendari), Jose Maria Gutierrez txistulari, eta organoa
-Urriaren 8an,  Elena Deanna sopranoa eta Maria Cristina Deanna organo jotzailea
-Azaroaren 12an, hiriburuko eta Llavallolgo Euskal Echea Eskoletako Abesbatzen kontzertua Matias Sagreras organo jotzaileak lagunduta



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia