euskal diaspora eta kultura
2009/06/05
PUBLIZITATEA
Posadas, Argentina. Ia 150 lagun bildu ziren joan den maiatzaren 23an Misioneseko Euskal Jatorri Euskal Etxeak antolatu zuen Lagunen Afarian. Afaria Argentinako jai nazionala den maiatzaren 25a ospatzeko antolatu zuten eta bertan, Misioneseko elkarteko bazkideez gain, inguruko euskal etxeetako lagunak ere izan ziren. Ekitaldian Euskal Jatorriko Arte Tailerreko haurrek lehen emanaldia egin zuten.
Tailerra berriki sortua da eta nahiz eta denbora gutxi izan Mariángeles Rosciani Grandes eta Mauro Matheu irakasleek zuzentzen dituzten txikien emanaldiak txalo zaparrada jaso zuen. Irakasleek gutxiago izan nahi ez eta eurek ere dantza erakustaldia eman zuten ondoren, Chacoko Kotoiaren Lurra Euskal Etxeko María Rosa Grandes Igarategui eta Milagros Rosciani Grandes dantzariekin. Fandangoa eta arin-arina dantzatu zituzten.
[Txikien Arte Tailerreko irakasleak --Mariángeles Rosciani Grandes eta Mauro Matheu-- dantzan Chacoko María Rosa Grandes Igarategui eta Milagros Rosciani Grandesekin (argazkia MisionesEE)]
[Emanaldia Euskal Jatorriren Lagunen Afarian (argazkia MisionesEE)]
Egunak giro alaia izan zuen eta afarian parte jartu zuten lagunek zozketan opariak irabazteko aukera izan zuten eta ondoren kantuan eta dantzan ibili ziren goizalderarte. Euskal etxeko iturriek azaldu dutenez 'Ixil-ixilik dago' ezaguna izan zen gaueko 'hit'-etako bat.
[Giro bikaina izan zen afarian eta kantuan eta dantzan izan ziren bertara bildu zirenak goizeko ordu txikiak arte (argazkia MisionesEE)]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus