euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal jatorriko Adrian Charras arrecifestarra Maral-ekin, Baglietto eta Vitale musikariekin eta Colon Antzokian jotzaile

2020/04/20

Adrian Charras Lito Vitalerekin (argazkia Verónica Gonzalez)
Adrian Charras Lito Vitalerekin (argazkia Verónica Gonzalez)

PUBLIZITATEA

Sabrina Otegi / Buenos Aires-Arrecifes, Argentina. Apala bezain talentuduna, Adrian Charrasek musikari askoren ametsa bete izan du: Argentina eta mundu mailan onenetakoa den Colon Antzokian jo izan du. Baina ez da Colon-eraino bakarrik iritsi; Charrasek Argentinako ‘Trova Rosarina’ musika-talde ospetsuarekin jotzen du eta baita izen handia duen Lito Vitalerekin ere.

Baina euskal munduan murgilduta gaudenontzat Adrian Charras hori baino gehiago da. Hainbat erromeriatan jo izan du ‘Maral’ talde euskal argentinarrarekin eta, itsasoz bestalde ere, Gasteizen, Diaspora ordezkatu izan du, esaterako, Euskararen Nazioarteko Eguneko ospakizunetan Eusko Jaurlaritzak 2008an antolatutako ekintzetan.

Egun batean euskal etxe batera bere sustraiez galdezka hurbildu zen argentinarra da Adrian Charras… baina berari kontatzen utziko diogu. Mila esker, Adrian zure musikagatik!


[EuskalKultura.eus-ek Adrian Charras-i egindako elkarrizketa (itzulpena ez da literala)]


[Adrian Charras 'Aurtxoa seaskan' jotzen]


[Adrian Charras eta 'Trova Rosarina' taldea Colon Antzokian]

-Adrian Charras Youtube-n Adrián Charras
-Adrian Charras Facebook-en, Adrián Charras



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia