Corpus Christi, Argentina. Corpus Christiko Euskal Etxeko Atahualpa Yupanqui Liburutegiak antolatutako Literatur Lehiaketa bere zortzigarren ediziora iritsi da aurten eta urtero bezala herrialde askotako lanak bildu zituen epaimahaikideen lana zailduz. Hala ere, bost idazlan aukeratu zituzten adituek lehiaketako lehenengo bost sariak emateko, eta beste hamar aipamen bereziekin gailentzeko.
Sarien emate-ekitaldia uztailaren 30ean izan zen, San Inazioren omenezko jaiaren barruan eta Euskal Etxeko lehendakaria den Olga Leiciagak eman zion hasiera zeremoniari ongi-etorri hitzekin. Ekitaldian lehenengo eta bigarren sariak irabazi zituzten testuak irakurri ziren eta irabazle guztien zerrenda eman ondoren jakinarazi zen sariak postaz bidaliko zaizkiela presente egon ez ziren irabazleei. Hector Jose Sanjuasen kasuan, Cesar Arrondok eskuratu zuen saria bere izenean.
Hona, irabazleen zerrenda:
-Lehenengo saria: “La cruz de la baría” (Manuel Alexander Roblejo Proenza, Granma, Cuba)
-Bigarren saria: “El espectáculo de papá Noel” (Salvador Robles Miras, Bilbao, Euskal Herria)
-Hirugarren saria: “Filántropos y maestros” (Héctor José Sanjuás, Buenos Aires, Argentina)
-Laugarren saria: “La inundación” (Guillermo Santos Ledri, Gualeguaychú, Argentina)
-Bosgarren saria: “Consuelo” (José Lissidini Sánchez, Minas, Uruguay)
Aipamen bereziak:
“Acertada decisión” (Ricardo Raúl Biglieri, Pergamino, Argentina)
“El despojo” (Facundo Gonzalo Gallego, La Banda, Santiago del Estero, Argentina)
“Esa sombra” (Ernesto Daniel Bollini, Buenos Aires, Argentina)
“La madre, la anciana” (Francisco Bautista Gutiérrez, Cádiz, España)
“El flamboyán” (Fernando González Castro, Villa Clara, Cuba)
“Los hilos de la sorguina” (Nancy Ivone Oxalde, Berisso, Argentina)
“Hermano que no pude acompañar” (Alberto Mario Martinena, Venado Tuerto, Argentina)
“Tierra sobre el cajón” (Rodrigo Fernando Gutiérrez, Banda del Río Salí, Tucumán Argentina)
“Y el ganador es…” (Juan José Genisans, San Miguel de Tucumán, Argentina)
“El viejito del acordeón” (Héctor Osvaldo Almirón, San Nicolás de los Arroyos, Argentina)