euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal-italiar asteburu kulturala Erroman, Pidgin aldizkaria, Gatza taldea eta musika igigarria tarteko

2010/03/18

Erromako Associazione Culturale (ACE) Euskara-ren logoa. Erromako euskal kultur talde edo euskal etxea da ACE
Erromako Associazione Culturale (ACE) Euskara-ren logoa. Erromako euskal kultur talde edo euskal etxea da ACE

PUBLIZITATEA

"Gatza euskal artista talde hetereogeneoa Erroman izanen da udaberria inauguratzen! Pidgin aldizkari-fanzinearen azken zenbakia ere hemen eginen dute", dioskute Erromako Associazione Culturale Euskara-ko (ACE) lagunek, eurak Dipartimento Lingua e Cultura Basca dell'Universitá Popolare di Roma (UPTER) bulegoarekin batera heldu den astebururako hiriburu italiarrean prestatu duten kultur ekitaldia iragarriz. Pidgin aldizkaria aurkeztu eta arte abangoardiako Gatza euskal kolektiboak bere lagun idazle, musikari, poeta, argazkilari eta filosofoen presentzia erromaratuarekin prestatu duten ikuskizuna da larunbat eta igandez Erromak kutur arlo dinamiko eta alternatiboan eskaintzen duen proposamenetako bat, ikuspuntu askotatik interesgarrienetakoa seguruenik.

Erroma, Italia. Euskal Herritik propio italiaratuta, Gatza euskal taldeak Erroman aurkeztuko du larunbat honetan Pidgin aldizkariaren azken zenbakia, 'Voce Vestalde aRoma' izenpean. Horretarako lagun multzoa bilduko du città eternara, tartean Loty Negarti, Juanma Uria edo taldeko factotum nekaezin den Katalina Mijango idazlea, eta horiekin batera idazleak, filosofoak, poetak, argitaldari eta musikariak. Hala azaltzen bere webgunean asteburuko ekitaldietako antolatzaile den Associazione Culturale Euskara-k eta baita langintza horretan lankide duen Dipartimento Lingua e Cultura Basca dell'Universitá Popolare di Roma (UPTER) delakokoak ere.

Gatza bere inguru sozio-kulturalean eragin nahi duen kultur mugimendu bat da, ekimen desberdinak garatzen dituena (Pidgin, bakarrizketak, Hamaika, Tita, eta webgunean ikus daitezkeenak). Euskal kolektiboari ongi etorria emanez, bertako Curva Chiusa taldeak, helioaz baliatuz, kontzertu bertikal bat eskainiko du. Gonbidatuak larunbatean jardungo dira eta bertakoa, berriz, igandean, martxoaren 21, eguerdiko hamabietan, Circo Massimotik irtenda, Foroa erromatarra eta Colosseoaren tartean jardungo dira, heliozko puxikak, kainaberak eta sirenez lagundurik.

Larunbateko emanaldiak, beraz, Pidgin aldizkari-fanzinearen aurkezpena baitaratuko du. Iluntzeko zortzietatik aurrera garatuko da CSOA Forte Predestinon, Via Federico Delpino, Centocelle, Erroman. Igandeko saioa, ostera, Concerto verticale di Curca Chiusa izenpean, honako egitarauaz kaleratuko da: Inevitable Fluctuations in Auditory Tension, Chris Blazen-ena; Zerua kontzertatua izano bagenu, Loty negartiren eskutk; eta Sirene serene la gia, qua su, Alex Mendizabalek gauzatuta. Villa Pamphili-n (Algardi Jauregiaren aurrean), sarrera libre kitorik.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia