euskal diaspora eta kultura
2011/03/24
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Cannes-en (Frantzia) egingo da apirilaren 4tik 7ra MIPTV edo Eduki Digital eta Ikusentzunezkoen Nazioarteko Merkatuaren edizio berri bat. Hitzordura, aurreko urteetan bezala, Euskal Herriko zenbait ekoiztetxe joango dira, 'Basque Audiovisual' taldearen barruan. Basque Audiovisual ekoiztetxeek sorturiko marka da, talde bezala indarrak batu eta euren produktuak merkatu gehiagotan erakutsi eta promozionatu ahal izateko.
Aurten Palais des Festivals guneko azokan ibiliko den euskal ordezkaritza honakoek osatzen dute: EITB, 3Koma, Bainet, Expressive, Mediabask, Moztu Filmak, My Jok, Orio Produkzioak eta Pausoka ekoiztetxeek, Eriz Zapirain errealizadoreak eta, euskal erakundeei dagokienez, Vitoria Film Office-eko arduradunak eta Aizpea Goenaga Etxepare Institutuaren zuzendariak eta Itziar Menak, Eiken Ikusentzunezko Cluster-aren zuzendariak.
Basque Audiovisual-en standean, gainera, 41 euskal ekoiztetxe eta enpresen berri emango dute, merkaturako prestatu duten katalogo baten bidez. Era berean, Basque Audiovisual taldearen webgunean on line katalogo bat dago ikusgai: www.basqueaudiovisual.com.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus