euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal historiako emakumeak ezagutzen al dituzu? Sartu lehiaketan eta irabazi Kukuxumusuren kamiseta

2011/11/09

Eusko Ikaskuntzaren Euskararen Nazioarteko Egunaren webgunea
Eusko Ikaskuntzaren Euskararen Nazioarteko Egunaren webgunea

PUBLIZITATEA

Eusko Ikaskuntzak euskal historian arrastoa utzi duten emakumeak omenduko ditu aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunean (ENE) eta omenaldiaren irudi izateko garai desberdinetako 44 emakume aukeratu ditu. Emakume horien aurpegiak ageri dira Kukuxumusuk diseinatu duen elastiko oroigarrian eta Eusko Ikaskuntzak horietako 180 zozketatuko ditu ondoko lehiaketan parte hartzen duten munduko pertsonen artean.

Donostia-San Sebastián. Eusko Ikaskuntza giroa berotzen ari da datorren abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunaren karira. Elkarteak 1949. urtean sortu zuen jai honek jarratzaile asko ditu Diasporan eta euskal etxeen artean. 

Aurtengo edizioa euskal historian arrastoa utzi duten emakumeei eskainia da eta, hori dela eta, erakundeak omenaldiaren irudi izango diren 44 emakume aukeratu ditu taldearen ordezkari gisa. Emakume hauen irudia Kukuxumusuk diseinatu duen kamiseta oroigarrian ageri da.

Eusko Ikaskuntzak lehiaketa antolatu du ENEren inguruan eta 180 elastiko zozketatutko ditu bere webgunean sartu eta emakume hauei buruzko lau galdera ondo erantzuten dituztenen artean. Abenduaren 2a arte egongo da irekita lehiaketan parte hartzeko epea.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia