euskal diaspora eta kultura
2011/06/29
PUBLIZITATEA
Vitoria-Gasteiz. Lehendakaritzatik adierazitakoaren arabera, Euskal Herritar Unibertsala Pasabani emateko, epaimahaikideek mendizale tolosarrak Euskadiren izena “planeta osoan barrena” eraman duela baloratu zuten, eta horrekin batera “diziplina, jarraikitasuna eta pasioa” bezalako balioak ere eraman dituela; hain zuzen ere, balio horiei esker bilakatu da Pasaban “norbere burua gainditzearen eta iraunkortasunaren” adibidea.
Hamalaugarren aldia da sari hau ematen dela. Sariaren bidez, euren jardun pertsonal nahiz profesionalean, kanpoan euskal irudi positiboa zabaltzen lagundu duten pertsona, elkarte, erakunde edo instituzioak omendu nahi dira. Saria 1996an sortu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Kutxak.
Lehendakariak azaldu zuen atzo Pasabanek “oztopo sozialak eraitsi dituela, eta emakumeentzat konkistatu dituela lehenago eurentzat debekatuta ziruditen eremuak”. Muga horiek gaindituz, “berdintasunaren aldeko terrenoa irabazi du”, esan zuen. Lopezen ustetan Pasabanen ahalegina eta bere burua gainditzeko esfortzua “imitatzeko moduko eredu bat” dira, eta erakusten dute Euskadi bezalako gizarte batek kanpora ateratzeko “betebeharra” daukala. Edurne Pasabanen adibideak erakutsiko luke nola transmititu daitezkeen “bestek gu ezagutzeko eta gurekin lotzeko nahi ditugun balioak eta jarrerak”.
Ekitaldian zehar, Lehendakariak Donostia ere zoriondu zuen, 2016ko Europako Kultur Hiriburua izendatu dutela jakinarazi baitzen atzo. Izendapen horrek agerian uzten du, Lopezen esanetan, “Euskadiren kemena, herritarrek proiektu kolektiboetan parte hartzeak daukan indarra eta, bereziki, aniztasuna eta dibertsitatea integratzearen balioa”.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus