euskal diaspora eta kultura
2012/05/04
PUBLIZITATEA
Vitoria-Gasteiz. Lau lizentziatu bekadunak Gasteizko Lehendakaritza eraikinean egoitza duen Kanpoan dauden Euskal Herritar eta Gizataldeentzako Zuzendaritzaren baitan garatuko dute euren jarduna, nahiz eta lehenengo oinarrizko formakuntza jaso ostean euretako bi Argentina eta Estatu Batuetara joango diren, jardun hori bertako Euskadiren Ordezkaritza edota euskal bulegoetatik jarraitzeko. Ebazpenean finkatutakoari jarraiki, lau onuradunak atzo bertan bertaratu ziren Gasteizko Lehendakaritzan eta ekin zioten honela Jaurlaritzan segituko duten ia bi urteko espezialiazio eta trebatze aldia.
Azken hilabeteotan egin den hautatze prozesuan notarik onenekin gailendu eta postuak eskuratu dituzten lau pertsonak honakoak dira (euren jarduna non garatuko duten adierazita):
Estatu Batuak
-Miren Pérez Eguireun
Argentina
-Shanti Benito Arrieta Manterola
Vitoria-Gasteiz
-Mayte Galardi Uribarri
-Iñaki Goikoetxea Arrufat
Atzerrian arituko diren bi pertsonei dagokienez, Argentinara doanaren kasuan, Euskadiren Argentina, Brasil, Uruguai eta Paraguairako Ordezkaritzaren egoitzan egingo du lan, Buenos Airesko Puerto Maderon. Estatu Batuetan arituko denak, egoitza New Yorken duen Estatu Batuak, Kanada eta Mexikorako Ordezkaritzaren baitan arituko da, nahiz eta fisikoki Boisetik jardungo duen, bertan datozen hilabeteetan zabalduko den euskal bulego berrian, Boise erdigunean. Bi kasuotan, oinarrizko formakuntza Gasteizen hartuta eta dokumentazio eta baimen aldetik bi herrialde horietan aritzeko beharrezkoak diren paperak tramitatu ondoren bidaiatuko dira euren behin-betiko destinoetara.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus