Buenos Aires, Argentina. Pixkanaka pixkanaka eta emeki emeki gauzatzen eta amaitzen joan dira urte amaierako festak bateko eta besteko euskal etxeetan. Buenos Airesen, Eusko Kultur Etxeak --edo askorentzat Eusketxe gisa ezagunagoa den elkarteak-- abenduaren 20ean egin zuen, Mexiko 1880 kaleko bere egoitzan, elkarteko bazkide, lagun eta gonbidatu anda polita bertara bildurik.
[Argazkian, patioko ikuspegia afari-festa bitartean]
Afaria giro politean pasatu zen, jendea gustura, eta Eusketxeko egoitzako patioak solasaldi eta kalakak, kantu eta musikak... eta baita espektazio maila ederrak bustita agertu zen, Eusko Kultur Etxearen jarduna lagundu eta bultzatzeko zozketaren eguna baitzen urteari azken agurra emateko festa hau. Leloa, Eusketxeri lagundu, aldi berean Euskal Herrira bidaiatzeko bi hegazkin txartelen zozketan partaide bilakatuz.
Zenbaki irabazlea hau baten esku inuzenteak atera zuen. Fortunatua, berriz, 61. txartela zeukan pertsona izan zen, Ekin argitaletxeko langilea eta Eusketxeko bolondres fina den Priscila López de Vicuña. Berari egotzi zitzaizkion datorren urte honetan Euskal Herrira bidaiatzeko bi hegazkin txartelak. Irabazleak ezin sinetsian hartu zuen ezusteko berria. Bi zenbaki jokatzen zituen, bat erdibana etxeko beste euskara ikasle eta bolondres batekin, eta hau, azken orduan eta bere ugazabak azken orduan erosi eta oparitua. Eusketxetik, zozketarako txartela erosi zutenei eskerrak emateko eskatu digute.
[Haur batek, Maria Elena Etcheverry Eusketxeko lehendakariak lagundurik, sartu zuen bere eskua poltsa beltz batean zenbaki garailea ateratzeko, irudiak erakusten duenez