euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herrirako bidaia berria ari dira antolatzen Argentinan, urrian eta Juan de Garay Fundazioaren eskutik

2016/06/14

Bask in Motion Turismo Agentziak Hernanin du egoitza
Bask in Motion Turismo Agentziak Hernanin du egoitza

PUBLIZITATEA

Buenos Airesko Juan de Garay Fundazio euskal argentinarra eta Euskal Herriko Bask in Motion turismo agentzia hernaniarra talde-bidaia ari dira antolatzen elkarrekin. Taldea urriaren 2an aterako da Argentinatik eta bi aste igaroko ditu Euskal Herrian "bertako bazter politenak ezagutzen". Lekua erreserbatzeko 643 euroko aurrerapena egin behar dute interesatuek ekainaren 16aren, aste honetako ostegunaren, aurretik. Prezio hau tokia erreserbatzen duten lehenengo 14 pertsonentzat izango da.

Buenos Aires, Argentina. Saladillo hiri argentinarreko Euskal Etxeko taldearekin izandako arrakastaren ondoren, argentinarrek osatutako beste talde bati ari zaio prestatzen ibilbide bat Euskal Herriko Bask in Motion agentzia, oraingo honetan Buenos Aires Hiriko Juan de Garay Fundazioari.

Antolatzaileek adierazi dutenez, taldea osatzeko gutxienez 14 pertsona behar dira eta 14 pertsona horientzako prezioa 4.600 eurokoa izango da, hegazkin eta autobus txartelak, ostatua (Donostiako NH kateko hotelean, lau izar), otorduak eta leku turistikoak bisitatzeko sarrerak barne. Fundaziotik oharrarazi dutenez, “prezio berezia lortu genuen, baina mantentzeko, interesatuek 643 euroko aurrerapena egin behar dute ekainaren 16aren aurretik, aste honetako osteguna baino lehen alegia”. Aire-bidea Latam-ekin izango da eta taldea Buenos Aires hiriburutik aterako da urriaren 2an eta 17an bueltatuko, bi kasuetan eskala egiten São Paulon.

Hamabost egunetan zehar, herri, hiri eta leku hauek bisitatuko dituzte bidaiariek, bertako gidekin:

Urriaren 2an
Irteera Buenos Airesko Newbery aeroparketik
Urriaren 3a
Barajas aireportutik Donostiarako bidaia. Afaria Donostiako NH kateko hotelean. Hotel hau (lau izar) izango da bidaia osoko basea.
Urriaren 4a
Goiza librea; arratsaldean, Donostiako Haizearen Orrazia eta Igeldo Mendia funikularrean. Arratsalde librea.
Urriaren 5a
Ordizia (azoka); Zerain, (Aizpeako meategiak);
Urriaren 6a
Baiona eta Baionako Euskal Museoa; Donibane Lohizune.
Urriaren 7a
Bilbo. Arratsalde librea.
Urriaren 8a
Ezpeleta eta Urdazubiko lezeak; Iruñea.
Urriaren 9a
Zumaia (Flyschak); Aia (erromeria).
Urriaren 10a
Laguardia (bisita Arabar Errioxako upeltegi batera). Vitoria-Gasteiz.
Urriaren 11a
Zumarraga (Antigua Baseliza); Legazpi (Mirandaolako Museoa). Ezkio Itsaso.   
Urriaren 12a
Bergara (Ganadu Azoka), Azkoitia (esku pilotan jokatzeko aukera), Elgoibar (herri kirol erakusketa).
Urriaren 13a
Gaztelugatxe (baseliza); Gernika (Euskal Sustraien Esperientzia).
Urriaren 14a
Arantzazuko Santutegia, Loiolako Santutegia eta Beizama (Bisita Idiazabalgo gaztandegi batera).
Urriaren 15a
Donostia, bisita gidatua eta pintxo tourra. Arratsalde librea.
Urriaren 16a
Pasaia, arrantza eguna Itsasmater-en; Pasai Donibane, Errenteria (bisita gidatua eta azken afaria euskal elkarte tipiko batean).
Urriaren 17a
Donostiatik Barajaseko aireporturako bidaia.

Interesatuek, ordainketa Juan de Garay Fundazioaren egoitza bertan egin dezakete (Roque Saenz Peña etorbideko 846. zenbakian, 1. solairuan) edo banku-transferentzia baten bidez. Kontuaren datuak edota informazio gehiago jasotzeko, jarri kontaktuan Juan de Garay Fundazioarekin (54-11) 4328-6906 / 7910 / 7947 telefonoetan edo fundacionjuandegaray@gmail.com helbide elektronikoan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia