euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herrira joateko bi txartel zozketatu ziren Saladilloko 'Itxaropen' EEaren XII. urteurrenaren jaian

2010/12/13

'Itxaropen' Euskal Etxearen XII. urtemuga ospatzeko 300 bat lagun bildu ziren Apeadero Klubean
'Itxaropen' Euskal Etxearen XII. urtemuga ospatzeko 300 bat lagun bildu ziren Apeadero Klubean

PUBLIZITATEA

Joan den abenduaren 4an 'Itxaropen' Euskal Etxeak bere XII. urtemuga ospatu zuen afari erraldoi batekin. Jaia Euskararen Nazioarteko Eguna gogoratzeko eta 2010. urteari “agur” esateko ere baliatu zuten Saladilloko euskaldunek. Festak musika eta dantzak ere izan zituen osagai garrantzitsu. Ekitaldian, euskal erakundeak salgai jarritako 300 laguntza-bonuen artean zozketa egin zen eta irabazle zoriontsuari Euskal Herrira joateko bi txartel egokitu zitzaizkion.

Saladillo, Argentina. 300 bat lagun bildu ziren abenduaren 4an Apeadero Klubean Saladilloko 'Itxaropen' Euskal Etxearen XII. urtemuga ospatzeko. Duela urte batzuk bere egoitza propioa eraikitzen ari den euskal etxeak izan zuen aurten ere gonbidatuen artean herriko alkatea, Carlos Antonio Gorosito. Gorositok hitz batzuk zuzendu zizkion bildutako jendeari eta 'Itxaropen'eko kideak zoriondu eta animatu zituen erakundearen proiektuekin jarraitzera. Bide batez, Saladilloko alkateak Udalak euskal etxeari mota askotako laguntzak eman zizkiola ekarri zuen gogora.

Saladilloko euskal etxearen 12. urtemuga 2010 01

['Itxaropen' Euskal Etxeko lehendakaria den Hector Altamira Carlos Gorosito herriko alkatearekin]

Beste alde batetik eta egoitzaren eraikuntzako lanak amaitu ahal izateko euskal etxeak maiatzean kaleratu zituen 300 bonoen arteko zozketa ere egin zen abenduaren 4ean. 190 zenbakiarekin Mario Sayos-ek Euskal Herria bisitatzeko bi txartel irabazi zituen.

Beste euskal etxe batzuetako kideak ere bertaratu ziren Saladillora 'Itxaropen'en urtebetetzean parte hartze aldera.  Cañuelasko 'Denak Bat'eko dantzariek alaitasun eta koloreak jarri zizkioten gauari euren koreografiekin; Maria Angeles Oñederra FEVAren izenean joan zen eta Azulgo Euskal Etxeko ordezkariak ere egon ziren topa egiteko momentuan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia