euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herriko Unibertsitateak 15 beka deitu ditu bere titulatu berriek atzerrian praktikak egin ahal ditzaten

2010/08/10

Eskabideak aurkezteko epea irailaren 1ean bukatuko da.
Eskabideak aurkezteko epea irailaren 1ean bukatuko da.

PUBLIZITATEA

2005etik hona graduatu bazara Euskal Herriko Unibertsitatean, beka hau aurretik jaso ez baduzu, gutxienez atzerriko hizkuntza bat mintzatzen baduzu eta kanpora ateratzeko jakinmina eta ikasmina badituzu, hautagai izan zaitezke EHUk bosgarren edizioan deitu dituen Elkano beka hauetara aurkeztuz. Oinarrizko informazioa artikulu honetan ematen ditugun jakingarrietan dago, eta gainerakoa bertan topa ditzakezun linketan. Aukera bat izan daiteke. Praktiken gehienezko denbora 12 hilabetekoa da eta diru-kopurua 6.000 eta 15.000 euro artekoa, aukeratutako herrialdearen bizi-mailaren araberakoa. Eskabideak aurkezteko epea irailaren 1ean bukatuko da.

Donostia-San Sebastian. Bosgarrenez egin du Euskal Herriko Unibertsitateak Elkano programa honen deialdia. Hamabost dira eskaintzen dituen bekak, atzerriak praktikak egiteko, eta azken bost urteotan gradua lortua duten Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleak eska ditzakete.

Elkano programak hiru parte dauzka, lehenengoan ikasleek hilabetez ikasagaiak jasoko dituzte kultura enpresarialaz, internazionalaz, berrikuntzaz, erakundearteko lankidetzaz... Bigarrenean, praktika formatzaileak jasoko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan, 3-6 astetan; eta hirugarrenez, praktikak egingo dituzte atzerrian, 12 hilabetez gehienez.

Hobe, ordea, hau guztia iturrietan irakurtzea:

-www.ehu.es/elkano  
-Deialdia aldizkari ofizialean



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia