euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herriko pilotariak eta euskal-mallorcatar adiskidantza Sineuko kantxaren 75. urteurren eta Diaspora Eguneko jaian

2024/09/25

Sineuko Frontoiaren 75. urteurrena eta Euskal Diasporaren Eguna batera ospatu zituen Mallorcako Artea Euskal Etxeak
Sineuko Frontoiaren 75. urteurrena eta Euskal Diasporaren Eguna batera ospatu zituen Mallorcako Artea Euskal Etxeak

PUBLIZITATEA

Sineu, Mallorca. Euskal-mallorcatar senidetasun programa eta jai bikoitza edo hirukoitza joan den larunbatean, irailaren 21ean. Mallorcako Artea Euskal Etxeak bat egin zuen Sineu herriko frontoiaren 75 urteak ospatzeko jaiarekin eta bertara ekarri zuen baita ere 2024ko Euskal Diasporaren Eguneko ospakizuna. Frontoia bera bertan izan zen gertaleku eta programa aberats batean Balear Uharteetako tradizioak eta euskal kultura batu zituen. Ehun bat lagun bertaratu ziren festara kirol, musika eta sukaldaritza jarduerak lagun.

Egunari hasiera emateko eta euria gorabehera, kirol erakustaldia egin zen kanpoan. Bertako ‘Tiro de Fona’ (tiroa habailarekin) eta esku pilota izan ziren protagonista. Eta ez edonor, lehenengp mailako lau piulotari nafar baizik: Iker Urmeneta, Oinatz Bengoechea, Mikel Aranguren eta Mikel Goñi. Musikaren txandan Fanny Mari sopranoak Mallorcako ereserkia den La Balanguera abestu zuen eta Euskal Etxeko Severo Munillak soinua. Txalaparta erakustaldia ere eskaini zioten publikoari. Ikuskizunak bukatuta, pintxoak eta ‘torrada’ partekatu zituzten bildutakoek.


Euriari gaina harturik, lehen mailako lau pilotari nafarrek lan ederra egin zuten Sineuko frontoian


Euskal Etxeko txalapartariak euskal instrumentu honen emanaldi txalotuan Sineun

Mallorcan bizi diren lagun ezagunek ere hartu zuten parte jaian, tartean Fernando Schwarz idazleak eta Jagoba Arrasate Real Mallorca taldeko entrenatzaileak. Artea Euskal Etxeko ordezkari eta 'Diario de Mallorca'ko zuzendarietako bat den Marisa Goñi ere izan zen festan eta hitz batzuk zuzendu zizkion publikoari Sineuko Udaleko ordezkariak ere bildu zituen ekitaldian.

2024-2025 euskal kultura eskaintza

Artea Euskal Etxeak pozez nabarmendu dio EuskalKultura.eus-i elkarretaratzeak lortutako arrakasta, eta aukera baliatu du oraintxe hasten ari den ikasturte berrian bere ohiko euskal kultura eskaintzen jarraituko diola Mallorcako publikoari. 2024-25eko epeari begira aurrera darraite euskara klaseek, euskal dantzak, euskal pilotak, txalaparta tailerrak, irteerek naturara, hitzaldi eta aurkezpenek, euskal jai eta festek, Olentzerok eta jarduera zahar eta berriek. Informazio gehiago, hemen, edo Facebooken, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia