euskal diaspora eta kultura
2008/11/04
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako eta Kanpo Ekitzako foru diputatua eta aldi berean Gipuzkoako EA alderdiko presidentea den Iñaki Galdos joan den astean heldu zen Argentinara, besteak beste La Platako Euskal Astearen barne Buenos Aires Probintziako Diputatu Ganberaren egoitzan joan den ostiralean egin zen Elkarrizketa Politikorako Mahaiean parte hartzeko, EA bere alderdiko ordezkari gisa.
Buruzagi politiko gipuzkoarrak Argentinako beste euskal etxe batzuk ezagutzeko baliatu du bidaia eta hitzaldiak ere eman ditu bere ikuspegia eta ahotsa ekarriz Euskal Herriko egoeraz, tartean Buenos Aireseko Eusko Kultur Etxean. EA-Argentinako buruzagi eta alderdikideek lagunduta Argentinako euskal diasporaren berri, bertatik Euskal Herriko egoeran laguntzeko egin daitekeenaren berri eta euskal etxeen egoeraren berri eskuratu du.
José C. Pazeko kasuan, Gipuzkoako Kanpo Ekintzarako foru diputatu gisa daukan harremanaz gain, oñatiar gisa daukana aipa daiteke, Oñati eta José C. Paz senidetutako herriak baitira eta oso harreman emankorra baitaramate elkarrekin garatzen dituzten zenbait ekimen sozialei dagokienez. José C. Pazera egindako bisitan Iñaki Galdos, Argentinako EAko presidente den Mikel Ezkerrorekin heldu zen eta bertako 'Toki Eder' Euskal Etxeko Horacio Marotto Etxezahar lehendakaria eta Maria Angeles Oñederrarekin elkarrizketatu zen, bertako Euskal Etxearen egoitza bisitatu eta hainbat bazkide agurtuz eta herriko Udaletxean Ruben Caporaletti Gobernu Idazkariarekin eta Alberto Fernandez historialariarekin mintzatuz, bertako 'Noticias Paceñas' egunkariak jaso bezala.
Lotura interesgarriak
Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgunea
www.gipuzkoa.net
EA-Argentina bloga
http://eaargentina.blogspot.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus