euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herriko nekazalturismo edo landa-etxe batean egonaldia zozketatuko dugu!

2013/04/02

Andutza landa-etxea, Ean. (argazkia Nekazalturismo Elkartea)
Andutza landa-etxea, Ean. (argazkia Nekazalturismo Elkartea)

PUBLIZITATEA

Euskal Herriko paraje zoragarriak ezagutu nahi badituzu, EuskalKultura.com-ek plana oparitu nahi dizu: Nekaturismo Elkartearekin bat eginik, asteburu bat zozketatuko dugu www.nekatur.net webguneko zuk nahi duzun nekazalturismo edo landa-etxean! Sari paregabe hau irabazi nahi baduzu, bidali zure datuak (izena, herria, herrialdea eta telefono zenbakia) info@euskalkultura.com helbidera apirilaren 22a baino lehen eta zuzenean sartuko zaitugu zozketan.

Donostia-San Sebastian. Euskal Herria bisitatzeko gogoz ibili bazara beti, edo nahiz eta Euskal Herrian bizi, zure herriko txoko berdeenak oraindik ezagutzen ez badituzu; EuskalKultura.com-ek, Nekazalturismo Elkartearekin lankidetzan, Euskal Autonomia Erkidegoko landan bi gau emateko aukera oparitzen dizu, Nekazalturismo Elkartera atxikita dauden nekazalturismo edo landa-etxeetatik zuk aukeratzen duzunera, zuk nahi duzun pertsonarekin joateko.

Saria eskuratzeko, bidali zure datuak (izen-abizenak, herria, herrialdea eta telefonoa) info@euskalkultura.com helbidera (epea: apirilaren 21a 23:59etan) mezuaren gaian “Nekazalturismoa” ipinita eta apirilaren 22an, jasotako mezu guztien artean zozketatuko dugu egonaldia.

Egonaldiaren baldintzak:

  • Eskaintza Nekazalturismo Elkartera atxikitako Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako nekazalturismo eta landa-etxeetarakok balio du soilik (Nafarroa eta Iparraldea ez ditugu batere ahaztu, honakoa abiapuntua baino ez dugu)
  • Bi pertsonentzako bi gau. Gosaria barne
  • Egonaldiaz gozatzeko epea 2013ko abenduaren 23a arte izango da (hau da, jai egun bereziak, zubiak, eta uztaila eta abuztu osoa EZIK).
  • Nekazalturismo eta landa-etxe guztien zerrenda eta ezaugarriak www.nekatur.net webgunean kontsulta daiteke.
  • Pertsona bakoitzak behin bakarrik hartu ahal izango du parte, eta e-mail helbide beretik parte-hartze bakarra onartuko da.
  • Irabazlearen datuak Nekazalturismo Elkartearekin partekatuko ditugu.

 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia