euskal diaspora eta kultura
2014/03/11
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Ehunda berrogeita hamar bat lagun bildu zituen Euskaltzaleak-ek bere 70. Urteurreneko programaren baitan burututako Triki-poteoak. Ekitaldia joan den larunbatean izan zen eta euskaltegiaren egoitzan hasi eta San Telmo auzoko Dorrego Plazan bukatu zen. Euskal musika eta dantzak, eta oro har, Euskal Herria karrikaratzeko asmoa zuen proposamenak harrera bikaina izan zuen hirian, bai tabernetan zein kalean. Hona Triki-poteoaren irudi sorta bat.
[Buenos Aireseko 2. Triki-Poteoa martxoaren 8an egin zen. Emakumearen Eguneko ospakizunekin bat egiteko, Euskal Herriko izen handiko hainbat emakumeren argazkiak zeuden ikusgai Euskaltzaleak-en egoitzako hormetan]
[Ibilbidea hasi aurretik, eta Gure Esku Dago Mugimendua bultzatzen ari den kanpainari atxikitzeko, bideo bat grabatu zuten Triki-poteoko parte hartzaileek. Bideoa ikusteko, klik egin hemen]
[Ibilbidea Euskaltzaleak-en egoitzan hasi zen; handik Estatu Batuak kalera abiatu zen eta Estatu Batuak-etik Defentsara, Dorrego Plazaraino. Ehunda berrogeita hamar bat lagunek hartu dute parte aurten Euskal Herriko musika eta dantzak ezagutarazteko helburua zuen aktibitatean. Aipatzekoa da, beste euskal instituzio batzuk ere bildu zirela taldera, tartean Buenos Aireseko Laurak Bat, Nafar Etxea eta Iparraldeko Euskal Etxea. Eta Buenos Airestik kanpo, Arrecifes, La Plata (Euzko Etxea eta Goierri Elkartea), Mar del Plata, Necochea eta San Nicolas hirietako euskaldunak ere]
[Buenos Aireseko Triki-poteoan ez da musika tresnarik alde batera uzten. Fandango eta kalejira batzuk alboka bertsioan entzun ahal izan ziren. Argazkian Mauro Telletxea eta Iñaki Eskirotz]
[Baina dudarik gabe, Triki-poteoko protagonista nagusiak trikitixa eta trikitilariak izan ziren. Laurak Bat-eko Ignacio Baña Barquin-ek eta Euskaltzaleak-eko Ainhoa Iribar Arostegik zuzendu zuten musikari taldea San Telmoko kaleetan zehar]
[Txistu eta panderoen hotsa ere zabaldu zen Argentinako hiriburuan. Juan Manuel Hiriart, Mauro Uranga eta Jose Gutierrez maisuaren esku, Euskaltzaleak-eko pandero tailerraren ikasleak lagun, Triki-poteoa euskal jai bihurtu zen]
[Iaz bezala, Eskoziako ikur bat diren gaitek ere alaitu zuten Buenos Aireseko gaua. Gitarrarekin, ‘Donald Where's Your Troosers?’ abesti klasikoa abestu zuten Buenos Aires Tartan Army taldekoek]
[Dantzari talde ederra bildu zen Triki-poteoan. Eta ibilbideko taberna eta kaleak agertoki hartu zituzten, Fandango, Arin-Arin, Kalejirak eta Jotak dantzatzeko. Argazkian, Nafar Etxeko Miguel Fernandez eta Pilar Sarasa]
[Triki-poteoa Defensa Plazara iritsi azkenik]
[Bukatzeko, 2. Triki-potearen bat-bateko argazki batzuk. Euskaltzaleak Euskaltegiak esker beroak eman nahi dizkie ekitaldian izan ziren musikari, dantzari eta poteatzaile guztiei eta bere 70. Urteurreneko ospakizunetan parte hartzen jarraitzeko gonbitea luzatzen die]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus