euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ingelesez egin den aurreneko euskal literaturaren antologia argitaratu du Center for Basque Studies-ek

2013/03/14

Joseba Zulaika, Center for Basque Studies-eko zuzendaria, eta Mari Jose Olaziregi antologiaren aurkezpenean, atzo Donostian (argazkia Etxepare)
Joseba Zulaika, Center for Basque Studies-eko zuzendaria, eta Mari Jose Olaziregi antologiaren aurkezpenean, atzo Donostian (argazkia Etxepare)

PUBLIZITATEA

AEBetako Nevadako Unibertsitateko Center for Basque Studies nazioarteko ikerketa guneak "Basque Literary History" liburua aurkeztu zuen atzo Donostian. Lan hau euskal literaturari buruz ingelesez idatzi den lehendabiziko antologia da eta Mari Jose Olaziregi Euskal Filologian doktorea eta Etxepare Institutuko Euskararen Sustapenerako zuzendaria izan da edizioaren arduraduna. Berarekin elkarlanean, honako hamabi adituek jorratu dituzte antologiako atalak: Jesús María Lasagabaster, Igone Etxebarria, Joxerra Garzia, Aurelia Arkotxa, Beñat Oyharçabal, Jean Haritschelhar, Lourdes Otaegi, Patri Urkizu, Xabier Altzibar, Xabier Etxaniz, José Manuel López eta Estibalitz Ezkerra.

Donostia-San Sebastian. AEBetako Center for Basque Studies nazioarteko ikerketa guneak sustatu du "Basque Literary History" antologiaren argitalpena, izan ere, aurkezpenean Joseba Zulaika CBSko zuzendariak adierazi zuenez, euskal gaien zabalkunderako ingelesez argitaratzea ezinbestekoada, “bestela ez dago nazioarteko testuinguruan inolako presentzia lortzerik, ezta arlo akademiko anglosaxoiean ere”. 

Atzo Donostian egin zen aurkezpenan Zulaikarekin batera Mari Jose Olaziregi, edizioaren zuzendaria, eta lan honetan parte hartu duten zenbait aditu ere --Aurelia Arkotxa, Patri Urkizu, José Manuel López eta Xabier Altzibar-- izan ziren.

Mari Jose Olaziregik azaldu zuenez, "Basque Literary History" sei urtez luzez eta askoren artean egindako lana da, talde-lanean egindakoa baino gehiago. Haren esanetan, liburua honek euskal literaturak izan duen bilakaeraren ikuspegi bat eskaintzen du, bai eta literatura horretan eragina izan duten baldintza sozio-historikoena eta gure literaturak euskal gizartean izan duen lekuarena ere.

Bestalde, Joseba Zulaikak adierazi zuen liburua Estatu Batuetako 300 liburutegitan banatuko duela Renoko Euskal Ikasketa Guneak, eta beste hainbeste ale salgai jarri direla hainbat euskal liburutegitan zein interneten. Aurrerago liburuaren pdf-a CBSko web gunean eskegiteko asmoa ere agertu zuen. 

 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia