euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herriko lagunei matea prestatzen irakastea zaila al zaizu? Hona hemen euskarazko tutorial bat!

2018/07/23

‘Mate ontziaren zuloa ia bezain zaharra den errezeta’ laburmetraiaren irudiak
‘Mate ontziaren zuloa ia bezain zaharra den errezeta’ laburmetraiaren irudiak

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. ‘Mate ontziaren zuloa ia bezain zaharra den errezeta’ izenburua daraman tutorial moduko laburmetraia hau duela bi urte Argentinan bizi den Fernanda Sanjurjo Olavarria ikus-entzunezko egile uruguaitarraren proiektua da. Matea bezain riodelaplatatarra, askotan azaldu behar izan die Fernandak lagun atzerritarrei edari tradizional hau zer den. Hori izan zen laburmetraia sortzeko abiapuntua.

Egilearen hitzetan, “asmoa da errezeta mundu osoarekin konpartitzea, kultura partekatuaren kontzeptuan oinarrituta”, azaldu dio EuskalKultura.com-i. Ondorioz, orain artean hamasei hizkuntzatara itzuli du eta ehunetara iristeko heburua du.

Matea nola prestatzen den azaltzen duen laburmetraia Buenos Airesko Euskaltzaleak Euskaltegiko Mariana Arla, Julieta Gaztañaga eta Elsa Usandizaga ikasleek euskararatu dute, euren irakasleak lagun. “Proiektua", adierazten du bideoaren egileak, "irabazi asmorik gabeko ekimena da. Xedea da matearen erritualari buruz dagoen informazio ugariari beste harri koskor hau ekartzea”.

[‘Mate ontziaren zuloa ia bezain zaharra den errezeta’ laburmetraia euskaraz]



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia