euskal diaspora eta kultura
2011/08/04
PUBLIZITATEA
Gral. Las Heras, Argentina. Joan den uztailaren 23an eta bertako udaletxeko areto nagusian, “Euskaldunen historia Argentinan” izenburuko hitzaldia eman zuen Cesar Arrondo irakasleak Gral. Las Heras-en. Bertako Zazpirak Bat euskal etxeak antolatutako ekintza arrakastatsua suertatu zen eta bildutako jendeak mintzaldia arreta handiz jarraitzeaz gain, galdera mordoa egin zuen Arrondoren azalpena bukatu eta gero.
Aipatzekoa da inguruko herrietako euskal etxeek lagundu zituztela Las Heras-eko euskaldunak ekintza honetan, tartean Marcos Paz eta Cañuelaseko lagunak. Gral. Las Heras-eko alkatea den Juan Carlos Caló eta herriko kultur idazkaria ere bertaratu ziren Arrondoren hitzaldira. Gaua euskal etxeko dantzarien ikuskizun batekin bukatu zen.
[Meza bukatzean, Zazpirak Bat dantzariek dantza erakusaldia eskaini zioten publikoari]
San Inazioren omenezko elizkizuna
Euskaldunen tradizioak mantentze aldera San Inazio meza ospatu zen joan den igandean Buenos Aires hiriburutik 70 kilometrora dagoen herri honetan. Zeremonia San Cipriano elizan burutu zen goizeko 11etan eta segidan, elizaren aurrean eta dantzarien eskutik dantza erakusaldi bat opari zitzaion publikoari. “Urte osorako egitaraua egin dugu eta betetzen ari gara proposatutakoa. Asmoa da, gainera, egitarauko ekintzak urtero egitea”, adierazi digu Luis Echegaray euskal etxeko lehendakariak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus