Galdakao, Bizkaia. Egun Euskal Herrian bizi den komunitate euskal-venezuelarrak datorren larunbatean, apirilaren 27an, egingo du Galdakaon 2024ko bere Urteko Topaketa, joan den asteko data astebete atzeratu ondoren Eusko Legebiltzarreko hauteskundeen karietara. Gogora dezagun, Topaketa normalean apirilaren 19aren —Aberri Egun venezuelarraren egunaren— ondoko larunbatean izan ohi dela, Simon Bolivar elkartea eta bertako buru Amaia Zenarutzabeitia antolatzaile.
Senidetasun bazkaria azken urteotako molde eta leku berean gauzatuko da, hasiera 15:00etan, jabeak venezuelarrak dituen Galdakaoko Dog&Fox garagardotegian, menua "egiazko venezuelarra", 30 euro pertsonako, bertan ordaintzekoak. Izena emateko epea joana da ia, baina oraindik ere posible da kontaktatzea Whatsappez Amaya Zenarutzabeitiarekin 653015813 zenbakian edo mezua helaraztea pamayaz@gmail.com helbidera.
Meza eta bazkaria
Bazkariaren aurretik, meza antolatu da azken urte honetako komunitateko zenduak gogoratzearren 13:00etan Galdakaoko Santa Maria elizan, herrigunean. Autoz doazenek, autoa Lapurdi aparkalekuan utzi ahal izango dute, doan eta elizatik zein Dog&Fox jatetxe-gargardotegitik oso hurbil. Hona menua: Sarrera gisa, arepak, gazta krema eta tequeñoak; bigarren, 'combinado navideño', 'pan de jamón', eta 'hallaca', oilo salda lagun; eta bukatzeko, 'quesillo'. Edariak barne, ardo gorri nafarra, Errioxako beltza, ura edota freskagarriak. Kafea eta kopak aparte".
'SIMÓN BOLÍVAR' 2024 TOPAKETA EUSKAL-VENEZUELARRA
-Eguna: larunbata, 2024ko apirilaren 27a
-Aparkalekua: Lapurdi
-Mezaren ordua: 13:00etan (Galdakaoko Santa Maria, herriguneko eliza)
-Bazkariaren ordua: 15:00etan (Dog&Fox garagardotegia)
-Prezioa: 30 €, bertan ordaintzeko
-Izena ematea ezinbestekoa: Whatsappez 653 015 813 zenbakian; emailez pamayaz@gmail.com helbidean