euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herriko komunitate euskal-venezuelarrak bere XII. topaketa egingo du datorren apirilaren 14ean Galdakaon

2007/03/20

Aurreko euskal venezuelar topaketa baten irudi bat (argazkia A. Zenarutzabeitia)
Aurreko euskal venezuelar topaketa baten irudi bat (argazkia A. Zenarutzabeitia)

PUBLIZITATEA

Venezuelako Diasporako kideak eta gaur egun Euskal Herrian bizi diren venezuelarrak eta beraien semeak bildu eta beraien arteko harremanean sakontzeko aukera izango dute datorren apirilaren 14an Galdakaon, bertan egingo baita XII. Euskal-Venezuelar Topaketa. Simon Bolivar elkarteak antolatzen du zita eta ehun bat lagundik gora biltzea espero dute urteak joan, urteak etorri, euskal venezuelar komunitateko kideak kontaktuan mantendu dituen topaketa honetara.
Euskal Herriko euskal-venezuelar komunitateak harreman estua mantendu izan du urtetan, Caracas, Valentzia edota Puerto La Cruzeko euskal etxeen inguruan sortutako harreman eta adiskidetasun asko eta asko gordeaz. Neurri handi batean hori posible egin du urtero Galdakaon egiten den Euskal-Venezuelar Topaketak, aurten XII ediziora heldu denak. Amaia Zenarutzabeitia antolatzaileak aurtengo topaketarako gonbitea luzatu du jada: apirilaren 14ean izango da, Galdakaon.

Oraingo honetan bilkurak bere ohiko egutegia aldatu du. Normalean apirilaren 19aren ondoko lehenengo larunbatean egiten zen topaketa, baina aurten, egutegi arazoak direla-eta 14ean egitea erabaki dute antolatzaileek. Aldatuko ez dena tokia izango da, Galdakaoko Elexalde auzoa topaketaren inguruko tipikoa bihurtu baita. Hitzordua eguerdian dago jarrita, denak elkartu eta aspaldiko lagun eta ezagunak agurtzeko tartetxo batekin hasiko delarik. Ondoren, arratsaldeko 14:00ak aldera meza egingo da Elexaldeko Andra Mari elizan, urtean zehar joandako kide eta lagunen oroimenean.

Garaiz izena emateko

Egunari bukaera gogoangarria eman asmoz partehartzaileak Elexalde Sagardotegira bilduko dira, bertan bazkari gozo bat egiteko, eguerdiko 14:30tan. Menua, Zenarutzabeitiak aurreratu duenez, sagardotegiko menu tipikoa izango da: bakailu nahaskia, bakailua piperrekin, txuleta eta postrea. Hala ere, nahiago duenak dastatze menua ere izango du aukeran: odolkia piperrekin, txorizoa sagardoarekin, bakailu nahaskia, txuleta eta postrearekin. Bi bazkarien prezioa bera izango da, 30 euro.

Antolatzaileek parte hartu nahi duten euskal-venezuelar lagun guztiei topaketara biltzeko gonbitea luzatu diete. Urtero sorpresa eder eta omenaldi hunkigarriak izaten dira elkarretaratzean, eta giroa familiartekoa, goizaldeko ordu txikietararte luzatuz. Izena eman edo informazio gehiago lortzeko, deitu Amaya Zenarutzabeitiari 94-4567027 edo 653015813 telefonoetara; edo Ainoa Etxearterekin kontaktatu 94-6301187 edo 665704427 telefonoetan.


Lotura interesgarriak

Valenciako Euskal Etxea (Carabobo, Venezuela)
ww.valenciakoeuskoetxea.com

Caracaseko Eusko Etxea
www.euskoetxeacaracas.blogspot.com

Giro ederra Galdakaoko XI Euskal Venezuelar Topaketan
2006ko apirilaren 25ean EuskalKultura.com-en argitaratua

Euskal Venezuelar komunitatearen X. Urteroko Topaketa
EuskalKultura.com-en argitaratua 2005eko apirilaren 21ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia