euskal diaspora eta kultura
2012/06/14
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Euskomedia Fundazioak smartphone telefonoetarako KulturMapp aplikazioa sortu du eta sarean jarri du eskuragarri, doan, Euskal Herriko bazterrak eta historia ezagutu nahi duen ororentzat. Aplikazioak mapa birtuala eskaintzen du, baina teknologia berriei esker mapa batek baino askoz gehiago ere: klik bat eginez erabiltzaileak hirietako zein herrietako kultura, ondare edota turismo edukien gaineko informazioa eskuratzen du modu arin eta erosoan.
Une honetan Euskal Herri osoko 175 interes gune baino gehiago biltzen ditu, eta 400 irudi inguru eskaintzen ditu. KulturMapp-en bidez erabiltzaileek honako informazioa jaso ahal dute:
-Inguruko monumentu, eraikin, pertsonai ezagun zein gertakari historikoei buruzko informazioa.
-Tokiaren eboluzio historikoa, argazki zaharren bidez.
-Testu edo ahots bidezko bilaketa.
-Audio gidak.
Euskaraz eta gaztelaniaz dago momentuz eskuragarri KulturMapp, baina aurki ingelesezko eta frantsezko bertsioak ere plazaratuko dira. Gida oso erabilgarria da Euskal Herria bisitatzen ari direnentzat, izan ere, euskarriak eskaintzen duen geokokatze zerbitzuak hiri eta herri bakoitzean egon daitezken kultur-guneak identifikatu eta mapetan kokatzen ditu.
Aplikazioa jaisteko nahikoa da mugikorrarekin KulturMapp izena bilatzea internet-en eta deskargatzea.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus