euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herriko III. Pintxo Txapelketa lehian da, irabazleak urriaren 7 eta 8an aukeratuko dituzte Hondarribian

2008/10/03

Iazko bigarren postua eskuratu zuen pintxoa (argazkia www.hondarribiaturismo.com)
Iazko bigarren postua eskuratu zuen pintxoa (argazkia www.hondarribiaturismo.com)

PUBLIZITATEA

Euskal Herri osoko sukaldari eta ostalariak lehian ari dira egunotan pintxo goxoena, deigarriena eta bereziena nork egingo, Euskal Herriko III. Pintxo Lehiaketan. Azken fasea Hondarribian egingo da datorren astearte eta asteazkenean eta irabazleak 3.000 euroko saria jasoko du. Horrezaz gain, Kaneta Argitaletxeak eta Hondarribiako Ostalaritza Elkarteak pintxo guztiak biltzen dituen liburu bat plazaratuko dute, Durangoko Disko eta Liburu Azokan aurkezteko, abenduan. Pintxoak dastatzeko gogoarekin gelditzen direnentzat, jarraian iazko irabazlearen errezeta ematen dugu. On egin!

Hondarribia, Gipuzkoa. Guztira 56 taberna eta jatetxetako beste hainbeste sukaldari aritu dira egunotan lehian Euskal Herriko III. Pintxo Lehiaketaren sailkapen fasean. Sailkapen fase hau lau ataletan banatua izan da: Araba,  Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa. Iparraldeko sukaldariek ere lehiaketan parte hartzeko gonbitea jaso zuten, baina aurten ez da lehiakiderik aurkeztu. Lehiaketa joan den irailaren 29an hasi zen eta azken saioak urriaren 7 eta 8an egingo dituzte, Hondarribian. Irabazleak 3.000 euroko saria eskuratuko du, lehiaketa honek ematen duen ospe eta oihartzunaz gain. Bigarrenak 2.000 euro eskuratuko ditu eta hirugarrenak 1.000.

Horrezaz gain, partehartzaile guztien pintxoak liburu batean plazaratuko dituzte Kanela Argitaletxeak eta Hondarribiako Ostalari Elkarteak. Liburuak sukaldari bakoitzak eginiko lanaren argazkia eta errezeta jasoko ditu, eta baita ere pintxoa eskaintzen duen taberna eta jatetxearen helbidea. Liburua Durangoko Azokan aurkeztuko dute eta Euskal Herriko liburudendetan izango da salgai abenduan. Lehiaketan parte hartu duten jatetxeetan ere izango da eskuragarri. Liburua erreserbatu nahi izanez gero, Hondarribiako Ostalari elkartera idatzi: asociacionhosteleria@hondarribiaturismo.com.

Lehiaketaren antolatzaile nagusia Hondarribiako Ostalari Elkartea da eta babesa eskaintzen dute honako elkarteek: La Bacaladera, Marqués de Arienzo, Oreka Kaiku, Okin, Editorial Kaneta, Insalus, Caja Navarra-Civican, Gipuzkoako Ostalaritza Eskola CEBANC, Gamarrako Ostalaritza eta Turismo Eskola, Bizkaidendak, Grupo Noticias, Deia, Localia, Onda Cero, Durangoko Udala eta Hondarribiako Udala.

2007ko PINTXO IRABAZLEAREN ERREZETA: 'Txitxarro, ardi gazta eta mendafina gerezi kruxpetan' (barkatu, errezeta gazteleraz baizik ez baitator)

A Fuego Negro Pintxoa

EH Pintxo Lehiaketa 2007 Irabazlea

Lotura interesgarriak

Lehiaketari buruzko informazio gehiago
www.hondarribiaturismo.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia