Igor G. Vico. Eraikina, 2.000 eserleku dituen aretoa, erabateko ikuzpen eta garbiketa lanak ari da izaten barne aldean, kanpokoan ezin baitzaio batere aldaketarik egin eraikin historiko izaera baitu. Eraikina zaharberritzeko lanen artean harmaila mugikorra ezarriko zaio bertan ekitaldi mota desberdinak egin ahal izan daitezen kontzertuetatik saskibaloi partida edo boxeo saioetaraino. Erabilpen anitzeko areto gisa pentsaturik, funtzio nagusia zestapunta kantxa gisa izango du, baina. Hotel eta kasino bat eta jatetxeak ere erantsiko zaizkio.
Abiatzea otsail erdialderako aurreikusi zaio, datak gora-behera, moldaketa lanak handiak izaten ari baitira, baina Cosio jabe duen Frontón México-ko arduradunak Euskal Herria bisitatu dute joan den astean, pilotariak ikusi eta frontoi mexikarrean lan baldintza egokietan aritu ahal izango den jokalari-talde berri bat osatzeko.
Honela, enpresako operazioburu eta Cosioren konfiantzazko gizona den Jose Ignacio Puertas Maiz, Jon Andoni Ruiz de Azua bazkidea, intendente izango den Pedro Anitua eta Mikel Egiguren, azken hau enpresaren Europako ordezkari hautatua espezialitateaz daukan ezagutzagatik, joan den asteko asteartean Gernika Jai Alaitik pasatu ziren eta asteazkenean Hondarribiko Jostaldi-tik, ziento erdi bat mutikoren artean lur amerikarretan profesional izango direnak hautatzeko, eta Eusko Jaurlaritzak eta gipuzkoar herriko Udalak errezibitu zituen.
'Scouting' zabala
Mexikoko frontoiko enbaxadariek 18 urteko kirolarietatik kantxa luzean profesionalak direnetaraino ikusi zituzten. Izan ere, Mikel Egiguren berak, Jai Alai World Tour 2016ko txapelduna denak; Jean Olharan, Xabi Inza, Jon Tambourindeguy, Nicolas Etcheto eta Christophe Olha-k, partaide azkeneko euskal zirkuitoetan, kontratua dute dagoeneko enpresarekin.
Gainera, Julen del Rio, Ekhi Martinez, Aaron Gonzalez, Irigoyen, Portet, Businelo, Ladutxe, Itsague eta Salaberry-k mexikar kantxa zaharberrituan egingo dute euren goi-mailako debuta. Gotzon Enbil, Jai Alai World Tour 2016ko txapelduna; Eric Irastorza, David Minvielle eta Ibai Erkiaga lekeitiarra ere solasean dabiltza proiektuko ordezkariekin otsailean Mexiko Hirira joateko. Eta hiriburu aztekan bizi den eta munduko atzelari erabakiorrenetakotzat jotzen duten Imanol Lopezek ere aukerak dauzka jokalari-taldeko zerrendan sartzeko.
Orotara Mexikoko kantxako blokean jokatuko duten puntista zenbakia hogeita hamarera heltzea espero da, zeozer gehiago igoal. Dotzena bat Mexiko bertakoak izango dira, aldez aurretik ezarritako kanon bat medio. Horien artean, bertan destakatuak diren Daniel Inclan edo Alejandro Ituarte ere taldeko kide izango dira.
Pilotariek sinatu duten aurrekontratua otsailetik ekainera luzatzen da, horrek zabalik utziko lukeelarik Euskal Herrira udako funtzioetan parte hartzeko itzultzeko aukera. Are gehiago, egutegia hori gogoan egin da. Honela, 2017an urtea laburragoa izango da, baina enpresak denboraldia luzatu ahal izango du sei edo zortzi hilabetera. Aldi berean, asteko jardunaldia lau festibaletan dago antolatuta --astearte, ostegun, larunbat eta igande--, hiru partida hitzordu bakoitzeko. Honela eginez kiniela laburrak izango dira egun bakoitzaren hasieran, ez da formula klasiko estatubatuarra segituko. Bestalde, finkatzeko dago torneoen egutegia.
(Gaztelaniaz Deian argitaratutako artikulua)