euskal diaspora eta kultura
2010/03/29
PUBLIZITATEA
Necochea, Argentina. Aukera bat da Euskal Herriko gazteentzat. Baldintzak, 18 eta 30 urte artekoa izatea, euskal kultura tradizionalari buruzko ezagutzak izatea --esaterako, euskara menperatzea, instrumenturen bat jotzea, dantzan jakitea, pilota edo beste kirolen bat praktikatzea, kantuz gozatzea, euskal gastronomiaz zerbait jakitea...--, ezagutza horiek partekatzeko prest egotea, eta aldi berean Argentinako euskal kulturaz eta oro har Argentinaz ikasteko prest agertzea.
Aurtengo saioa 2010eko uztailaren 16tik abuztuaren 8ra bitartean garatuko da Necochea, Buenos Aires probintzia hegoaldeko kosta herrian (gogoratu Euskal Herrian uda bada ere, Argentinan negua dela). Izena emateko epea apirilaren 23ra arte dago zabalik. Aurkezten den jendearekin hautaketa prozesu bat egingo da, aipatutako gai bakoitzeko esperientzia edo ezagutza duen gazte bat joan dadin.
Informazio gehiago, euskaraz, hemen lor dezakezu. Bloga ere badu ekimenak, honakoa: www.hatorhona.blogspot.com.
Orain arte Euskal Herriko 40 bat gazte pasatu dira Necocheatik, Euzko Etxeak programa 2004an hasi zuenetik, eta arrakastatsutzat aipa daiteke, itsasoz bi aldeetako gazteak gustura atera baitira. Euskal Herritik Argentinarako norabidean egindako urteroko bidaiez gain, 2008an, Necochea eta Argentinako gazte talde bidaiatu zen Euskal Herrira. Propio antolatutako dantza talde gisa egin zuten bidaia eta zenbait euskal herritan eskaini zituzten emanaldiekin euren euskal dantza abileziak erakutsi eta aldi berean ostera pagatzeko lagungarri balio izan zieten.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus