euskal diaspora eta kultura
2011/09/06
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Proposamen ugari eskaini zizkion gizatalde euskaldunak Argentinako hiriburuari 2011ko 'Buenos Airesek ospatzen du' jaialdian, tartean Euskal Herriko musika eta euskal kantak lantzen dituzten taldeen kontzertuak. Euskal-argentinar erakundeetako sei abesbatza aurkeztu ziren erakustaldira: Euskal Echea Institutukoa, Euskal Echea Institutuko ikasleen gurasoena, Cañuelaseko Denak Bat euskal etxekoa, La Platako Euzko Etxea-koa, Buenos Airesko Euskaltzaleak-ekoa eta tradizio handiko Lagun Onak abesbatza.
Abesbatzez aparte, eta programa bururatzeko, arratsaldean zehar hiru musika taldek eman zituzten euren kontzertuak. Emanaldia Buenos Aireseko Ixilik taldeak ireki zuen. Geroago, Arrecifesko Maral-ek kantu ezagun sorta hautatu zuen publikoak lagunduta kantatzeko. Baietz talde cordobatarra ere pasatu zen agertoki nagusitik; izan ere, Baietz-eko mutilek nola jotzen diren Euskal Herriko musika tresna zaharrenak erakutsi zioten bildutako jendeari. Jaiaren azken minutuetan, tangoa eta aurreskua biltzen zituen pieza bat ikusi eta dastatu ahal izan zen Casa Rosadatik metro batzutara ezarritako oholtzan.
[Abesbatzak Hiriko Kultur etxean aurkeztu ziren. Argazkian Euskal Echea Institutuko gurasoen abesbatza (argazkia EuskalKultura.com)]
[Buenos Aires probintzioa barrualdeko herrietako euskal etxeak ere bertaratu ziren hiriburura. Cañuelaseko Denak Bat-ek bere dantzari eta abeslariekin hartu zuen parte jaian (argazkia EuskalKultura.com)]
[Euskal errepertorio ederra eskaini zioten publikoari Buenos Aireseko Lagun Onak abesbatzako kideek (argazkia EuskalKultura.com)]
[La Platako Euzko Etxea-ko abesbatzak ere musikaz bete zuen Hiriko Kultur Etxeko patioa (argazkia EuskalKultura.com)]
[Ixilik, Maral eta Baietz taldeek zuzenean jo zuten 'Buenos Airesek ospatzen du' jaialdian, karrikako aire zabalean ezarritako agertokian. Zuzeneko musika aprobetxatuz, dantzariek dantza egin zuten tauletan eta kalean ere bai. Abestu ere egin zuen publikoak bideo honetan ikusi ahal den legez (bideoa Maral)]
[Baietz taldeko musikariak lagun, Mayo etorbidean Euskal Herriko soinu ohikoenak entzun ziren, Argentinako euskal kulturgileen eskutik (bideoa EuskalKultura.com)]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus