euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herriko eta Argentinako euskal kolektibitateko ordezkariak lagun 'Toki Eder' egoitzaren inaugurazioan

2010/10/15

Jose C. Paz-eko 'Toki Eder' Euskal Etxeko egoitza berriak baserri baten itxura du
Jose C. Paz-eko 'Toki Eder' Euskal Etxeko egoitza berriak baserri baten itxura du

PUBLIZITATEA

Bide luzea ibili behar izan dute Jose C. Paz-eko Toki Eder Euskal Etxeko kideek euren egoitza edukitzeko. Hala eta guztiz ere, ez dute inoiz etsi Buenos Aires probintziako euskaldun hauek. Ahaleginek eta jende askok egindako lanek azkenean euren emaitzak eman dituzte eta joan den urriaren 10ean euskal etxearen egoitza ireki zitzaion komunitateari, herriko lagun guztiek euskal kultur gune berri batez disfrutatzen hasi ahal izateko. Euskal Herritik propio etorritako ordezkariak baita Eusko Jaurlaritzaren Argentinako Ordezkari den Elvira Kortajarena eta FEVAko lehendakariorde José Olasagastia ere izan ziren inaugurazio ekitaldian.

Jose C. Paz, Argentina. “Jose C. Paz-eko kaleak une berezi eta jai hunkigarrienaren lekuko bihurtu ziren joan den igandean”, adierazi dio Maria Angeles Oñederrak, Toki Eder euskal etxeko lehendakari eta oinarrietako batek EuskalKultura.com-i. “Euskal Herriko eta Argentinako lagunen laguntzarik gabe hau ez zen posible izango. Orain etxea prest dago eta gure alde egon diren guztiei esker beroak emateaz gain, komunitate osoari gure ekintza eta proiektuetan parte hartzeko gonbitea luzatzen diegu”, azpimarratu du Oñederrak.

Toki Eder Euskal Etxeko egoitzaren inaugurazioa 2010 01

[Eusko Jaurlaritzaren Argentinako Ordezkari Elvira Kortajarenak; Jose C. Paz-eko alkatearen izenean María Luisa Geizer-ek; eta Oñatirekiko senidetzearen taldeko koordinatzaile den Jose Antonio Urteagak lagundu zuten Oñederra andrea zerrendak mozteko momentuan]

Toki Eder Euskal Etxeko egoitzaren inaugurazioa 2010 02

[Ohorezko plakei estalkia kentzeko ardura M. Angeles Oñederra, FEVAko lehendakari ordea den Juan José Olasagastia, eta Oñatiko Maribel Elorzaren esku egon zen]

Hitz hauekin hasi zen inaugurazio ofiziala eta ondoren, egitarauari jarraituz, euskal dantzak oparitu zitzaizkien bildutako agintari eta auzokideei, etxearen aurrean. Segidan, José Castañon apaizak egoitza bedeinkatu eta zerrendak moztu ziren.

Toki Eder Euskal Etxeko egoitzaren inaugurazioa 2010 03

[Emakume Abertzale Batza-ren dantza taldeko mutilek "Ezpata Dantza" egin zuten]

Toki Eder Euskal Etxeko egoitzaren inaugurazioa 2010 05

[Toki Eder Euskal Etxeko "Gure Talde Alai"-ko dantzariek kalejira erraldoia egin zuten egoitzaren aurrean]

Behin sartuz gero, gonbidatuek hiru pisutako instalazioak bisitatu zituzten eta ohorezko ardoa eskaini zitzaien. Jaiarekin bukatzeko, 160 bat lagunek bazkaldu zuten etxe berriko areto nagusian.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia