euskal diaspora eta kultura
2008/08/12
PUBLIZITATEA
Paraná, Argentina. Ikastaroa uztailaren 23an jarri zuen abian Paraná-ko Urrundik Euskal Etxeak. Sei aste iraungo ditu, bi zatitan banatuta. Lehenengo zatiko arduraduna Aduna Olaizola Galardi da. Adunak euskal filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean eta hamabi urte daramatza Bartzelonako Hizkuntza Eskolan irakasle. Bigarren zatia, gainerako hiru asteak alegia, AEKko irakasle ohi eta gaur egun eskola eta institutuetan irakasle ari den Ibai Iztueta zegamarra da.
Eskolak musutruke dira eta ordutegiak honela banatzen dira: lehenengoa, astelehen, asteazken eta ostegunetan ari da, iluntzeko 8etatik 9:30etara; bigarrena, ostera, astearte, ostegun eta ostiraletan, arratsaldeko 4etatik 5:30etara. Euskaria Fundazioaren laguntzarekin antolatu da proiektua. EuskalKultura.com-ekin hizketan, antolatzaileek bi irakasleok Paraná-ra, bereziki ikastaroa ematera etortzeko egin duten ahalegin pertsonala azpimarratu nahi izan dute.
Informazio gehiago eskuratzeko, aski da Urrundik Euskal Etxearen honako telefono zenbakira deitzea, (0343) 4317676 da; bestela, urrundik@gigared.com da helbide elektronikora idaztea.
Lotura interesgarriak
Asociación Vasco Argentina Urrundik de Paraná
www.urrundik.com.ar
Euskaria Fundazioaren webgunea
www.euskaria.eu
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus