euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herriko bi enpresarik Chivilcoy-ko EEa bisitatu eta Mungiarekin senidetzeko proposamena sortu da

2007/10/18

Bi enpresari euskaldunak Beti Aurreran afaltzen (argazkia Chivilcoy-ko Euskal Etxea)
Bi enpresari euskaldunak Beti Aurreran afaltzen (argazkia Chivilcoy-ko Euskal Etxea)

PUBLIZITATEA

Kepa Rekakoetxea eta Jose Antonio Torrontegi euskal enpresariak Chivilcoy-ko Beti Aurreran egon ziren joan den larunbatean, azkeneko hau bere emaztearekin batera. Torrontegi, enpresaria izateaz gain, Mungiako alkate ohia da eta senadoreri jeltzalea Espainiako parlamentuan. Vetrano familia bisitatzeko iritsi ziren Chivilcoy-ra eta Euskal Etxea ezagutzeko gogoz. Bertatik esker onez gonbidatu zituzten eta elkarrekin afaltzeko aukera izan zuten. Topaketaren ondorioz Chivilcoy eta Mungia senidetzeko proposamena sortu zen.
Bi enpresariek Beti Aurrera Euskal Etxeko egoitza bisitatu eta ezagutzeko aukera izan zuten, aurtengo ekainean inauguratua izan ondoren. Instalazioetan ibili ziren eta euren esperientzia profesional eta laboralaren inguruko azalpena eskaini zuten. Mungia eta Chivilcoy arteko senidetzearen ideiaz gain, beste hainbat proposamen sortu ziren elkarrekin lan egiteko hemendik aurrera.

Egoitza berria estreinatzeaz gain, Beti Aurrerak beste estreinu berezi bat bizi izan du aurten, izan ere, bertako euskal dantza taldeak aurten hartu du lehenengoz parte Euskal Aste Nazional batean. Dantzarien emanaldia seian izan zen Rosarion eta eurekin egon ziren zuzendaritza-batzordeko kideak, gurasoak eta Euskal Etxeko lagunak. Astengo Fundazioaren Antzokian eskainitako emanaldi berezia zor zien die Chivilcoy-ko Euskal Etxeak Rosarion ordezkatu zuten dantzariei.[Argazkian dantza taldea agertzen da antzokian. (Arg. Beti Aurrera)]

Emanaldi gehiago ere badituzte aurreikusita dantza taldekoek: larunbatean, 27, Irakasle Elkarte batek antolatutako te-canasta batean hartuko dute parte eta azaroaren 17an Jardín de Infantes nº 904-ko ongintza-ikuskizun batera gonbidatu dituzte. Aldi berean abenduaren 1ean Chivilcoy-ko Euskal Etxeko aurtengo azken afari-topaketa egingo da dantzari guztiekin eta euskara ikasleekin batera.


Lotura interesgarriak

Chivilcoy-ko Euskal Etxearen bloga
www.centrovascochivilcoy.blogspot.com

Dantza taldeari buruz
Euskalkultura.com-en argitaratua 2007ko urriaren 3an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia