euskal diaspora eta kultura
2009/09/09
PUBLIZITATEA
Rosario, Argentina. Erakusketon asmoa, Euskal Herriko ohiko baserriei buruzko eta euskal musika tresna tradizionalei buruzko ezagutza zabaltzea da. Eta Argentinan, euskal etxeetako munduan dabiltzan lagunek normalean badutenez euskal ikur haueen irudikapenik edo ideia orokorrik, Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko kideek argazkiak euskal etxetik kanpo ateratzea erabaki zuten, euskal jatorrizkoak ez diren gainontzeko herritarrek ere ezagut ditzaten.
Hori dela eta, 'Euskal Herriko Baserriak' eta 'Soinu-tresnak Euskal Herri Musikan' izeneko argazki erakusketak aurkezteko, Udaleko Erdigune Barrutia aukeratu zuten Zazpirak Bat-eko arduradunek. Inaugurazioa abuztuaren 14an izan zen, eta erakustaldiari hasiera ofiziala emateko, Barrutiko Kultur Koordinatzaile den Stella Ardelek esker beroak eman zizkion Rosarioko euskal erakundeari, 'hain garrantzitsuak diren erakusketa hauen aurkezpena Udaleko aretoan egitea erabakitzeagatik'.
Claudio Esnal Zazpirak Bat-eko lehendakariak ere hitz hunkigarriz mintzatu zitzaion publikoari eta euskal etxeko Gaztedi Zutik dantza taldeak txalo ugari jaso zituen gaua musika, dantza eta kolorez bete zuenean. Joan den astean, Irailaren lehenarekin, argazki erakusketek udaleko areto hori utzi eta ibilbide bat egiten ari dira, erakusketa ibiltari gisa, hala eskatu duten Rosarioko kultur etxeetan.
Lotura interesgarriak
Herri Musikaren Txokoa
www.herrimusika.org
FEVA Argentinako Euskal Erakundeen Federazioa
www.fevaonline.org.ar
Zazpirak Bat Rosarioko Euskal Etxea
www.zazpirakbat.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus