euskal diaspora eta kultura
2010/12/23
PUBLIZITATEA
San Juan, Argentina. Joan den abenduaren 16an inauguratu zen San Juango Hiriko Oroimen Museoan Eusko Jaurlaritzak eta FEVAk Argentinara ekarri zuten 'Euskal Herriko Baserriak' argazki erakusketa. Inaugurazioan, udaletxeko kultur zuzendari eta kazetaria den Luis Megliolik Euskal Herrian bizi izandako esperientziak kontatu zizkion bildutako jendeari. Bere kontakizunetan, Megliolik anitz xehetasun eman zituen Euskal Herriko kultura, hizkuntza, literatura, eta herriko jaiei buruz.
[Erakusketa egon zen aretoaren eta hitzaldira gerturatu zen jendearen ikuspegiak]
Beste alde batetik, euskal etxeko kide den Silvia Urbicain irakasleak garrantzi handiko partaidetza izan zuen erakustaldiaren garapenean. Izan ere berak hartu zuen baserrien muina eta balioa zeintzuk diren azaltzeko ardura.
Eusko Etxea-ko agintariak ere izan ziren erakusketaren hasieran. Paulo Landa Batzordeko lehendakariordeak hitz batzuk zuzendu zizkion publikoari eta ondoren --Gabonak hain gertu izanda-- gonbidatu zuen brindis bat egitera.
Zeremoniarekin bukatzeko, "Maitetxu Mía" abestiaren bideoa proiektatu zen eta bildutako jendea animatu egin zen euskal etxeko kideekin batera abestera.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus