euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herriko 150 bat idazle, artista eta kulturgile bilduko dira gaur Saran bertako 25. Idazleen Biltzarrean

2008/03/24

Sarako Idazleen Biltzarreko aurreko edizio bat; erdian Jean-Louis Davant idazle eta euskaltzaina agertzen da, bere irakurle lagun bati bostekoa ematen (arg. EuskalKultura.com)
Sarako Idazleen Biltzarreko aurreko edizio bat; erdian Jean-Louis Davant idazle eta euskaltzaina agertzen da, bere irakurle lagun bati bostekoa ematen (arg. EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Bazko astelehena da gaur. Duela 24 urtetik bezala, Sarako Idazleen Biltzarreko tenorea. Ehunda berrogeita hamar bat idazle eta sortzaile espero dira gaurkoan, eta publiko ugari, eguraldia lagun. Jakina denez, elkarretaratze edo biltzar honen ezaugarri nabariena seguruenik, idazle eta sortzaileekin zuzenean aritzeko aukera da, eurak baitira stand-en atzean euren obra aurkezten dutenak. Aurtengoan EuskalKultura.com bere stand-arekin hartuko du parte, proiektuko zuzendariak, Joseba Etxarrik 'Aña Etxehandi Iriartborde' Bidegileak saileko liburuñoa aurkeztuko duelarik. Diasporak izango du, beraz, zuzeneko ordezkaritza hitzorduan.
Iragarritako euriari eta eguraldi hotz eta desatseginari aurre eginez --edota eguraldia bera lagun, pixkat atertzen badu-- Sarako Kiroldegia Euskal Herriko ehunda berrogeita hamar bat idazle, egile eta sortzaileren biltoki bilakatuko da gaur hogeitabostgarrenez, Sarako Idazleen Biltzarraren baitan. Erakustokien alde batean, bistan da, egileak kokatuko dira, bestean, ordea, irakurleak eta publikoa, urteroko elkarretaratze honek duen ezaugarri azpimarragarrietako bat horixe baita: egileen eta publikoaren arteko hurbileko harreman zuzena.

Goizeko hamarretan zabaldiko ditu bortak Biltzarrak eta ondotik Sarako eskoletako haurren olerki eta lanen aipua etorriko da. Piarres Xarriton eta Jon Casenaveren liburu bana Euskaltzaindiak aurkezturik, Biltzarreko aurtengo Saria aurkezpenik behar ez duten bi gizoni emango zaie: Xipri Arbelbide eta Txomin Peilleni, azken hau, jakina denez, Diasporan sortua, Parisen jaio baitzen idazle xiberotarra 1932an.

Baina euskal diasporak izango du beste ordezkaririk Saran, izan ere EuskalKultura.com-ek bere stand bat zabalduko baitu bertan, Diasporako irudiak eskainiz eta baita ere liburuak, besteak beste egileen azoka baita honakoa. Proiektuko zuzendariak, Joseba Etxarrik, plazaratu berria den 'Aña Etxehandi Iriartborde' liburuñoa aurkeztuko du. Eiheralarren sortu emazte honen istorioa kontatzen da hor, Ameriketan ari zen Manex Iriartborderen esposatu eta San Franciscora emigratu zuen Aña Etxehandiren istorioa. Belaunaldi oso baten isla eta lekukotasuna ematen du Añaren bizitzak, bere istorioarekin batera jende andana batena eta egungo San Franciscoko Euskal Etxea eraiki zuen belaunaldiaren berri ematen duena, 'Ameriketako eta Euskal Herriko istorioek bat egiten duten tokian'.


SARAKO BILTZARREKO EGITARAUA

-10:00etan, Sarako Kiroldegiko borten zabaltzea, Idazleen Biltzarraren XV. edizioa abiaraziz

-10:45etan, Sarako eskoleetako haurren poemen eta istorioen aurkezpena

-A las 11:00, Eusko Ikaskuntza-ren beken ematea, Biarritzeko Herriko Etxearen laguntzarekin, honakoei honako lanendako: Haizpea Abrisketa (Kubako independentzia gerlan ejertzito espainolaren zerbitzura hildako euskal soldatuak; Argitxu Camus (Diasporako Euskal Instituzioak Estatu Batuetan: ikerketa konparatibo bat; Iker Edme (Etude de la mémoire historique au Pays Basque Nord (XIXe et XXe siècles); Maritxu Etceverry (La sculpture romane en Pays Basque; Maya Gonzalez (Les salines d’Ugarré: entre fors basques et droit français); Marie Hirigoyen (Le chant traditionnel au Pays Basque Nord); Celine Mounole (Euskal aditzaren azterketa diakroniko baterako oinarriak). Eta Eusko Ikaskuntza-ren diru laguntzak bideo dokumentalak sortzeko, Biarritzeko Herriko Etxearen laguntzarekin honakoei: Evelyne Casemajor (Bayonne, théâtre de l’affaire Finaly; Antton Lannes (Euskal Herria hortik hara; Anne-Marie Gale (Les bohémiens au Pays Basque entre mythes et réalités)

-11:30etan, Euskaltzaindiak bi liburu aurkeztuko ditu Jon Casenave-ren Yolanda eta beste euskarazko idazlanak Pierre Lhande; eta Piarres Charrittonen Pierre Broussain : Sa contribution aux études basques

-12:00etan, 2008ko Biltzarreko sarien ematea Xipri Arbelbide eta Txomin Peillen Jauneri

-12:30etan, Biltzarreko 25garren urtearentzat zintzur bustitzea

-Egun osoan idazle eta sortzaileen stand-ak zabalik egonen dira eta erakusgai hainbat artistaren lanak, hala nola hauenak:

Maritxu Arburua (margoak)
Mariano Arrieta (margoak)
Nelly Audenot (argazkiak)
Jacqueline Barboure (margoak)
Hélène Beristain (Patchwork)
Anne Broitman (margoak)
Claude Carriou (margoak)
Agnés Dunoyer (portzelanak)
Lucette Echarte (Patchwork)
Bixente Garcia (margoak)
Annie Garnier margoak)
Juan Gorriti (eskulturak)
Céline Guridi (ederlanak)
Chelo Guth (margoak)
Serge Huot (margoak)
Jane Laborde (margoak)
Georges Labrosse (margoak)
Sylvie Laussuc (Patchwork)
Arantxa Leizagoyen (argazki eta margoak)
Jean-Pierre Lemoine (Postalak)
Christiane Mayeux (euskal pertsonaiak)
Monique Maumy (mosaikoak)
Didier Pattedoie (margoak)
Marido Poumaere (eskulanak)
Rilaine Peloffi (margoak)
Jeanne Piot-Olazabal (margoak)
Pirdzun (margoak)
Jean Pouyet (margoak)
Albert Proux (margoak)
Claude Mary Repessé (margoak)
Simone Robinneau (Patchwork)
Olivier Roussel (eskulturak)
Brigitte, Aurélie eta Julie Sasias (eskulanak)
Marie-Neige Vielcazals (margoak)
Bénédicte Wallaert (portzelanak)
Manolo Yanes (margoak)


Lotura interesgarriak

Sarako Idazleen Biltzarraren iazko edizioa
2007ko apirilaren 12an EuskalKultura.com-en argitara emana

Euskal idazleak anfitrioi Lapurdiko Bardozen
2008ko urtarrilaren 17an EuskalKultura.com-en argitara emana

11 euskal idazleen testuak ingelesez eta mazedonieraz sarean
2007ko urriaren 5ean EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia