euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herriari buruzko hitzaldia eskaini zuen Aitor Pescador ikertzaileak UBAko Filosofia etaq Letretako Fakultatean

2008/04/25

Aitor Pescador, UBAn eskaini zuen hitzaldian (argazkia ArturoCampionIkasketaZentroa)
Aitor Pescador, UBAn eskaini zuen hitzaldian (argazkia ArturoCampionIkasketaZentroa)

PUBLIZITATEA

'Euskal Herria: fantasia bat edo errealitate sozio-historiko?' titulupean, Nafarroako Unibertsitateko ikertzaile Aitor Pescador Medranok hitzaldia eskaini zuen Buenos Aireseko Unibertsitateko (UBA) Filosofia eta Letretako fakultatean. Lapridako Lagunen Etxea Euskal Etxeari atxikia den Arturo Campion Ikasketa Zentroak antolatuta, euskal nazionalismoari buruzko mintegian dozena bat ikuslek parte hartu zuten.
Nafarroako Unibertsitateko ikertzaile izatearekin batera, Aitor Pescador Medrano Eusko Ikaskuntza eta Aranzadi Zientzia Elkartea bezalako zenbait erakundetan kolaboratzaile da eta iragan hilaren 7an mintegi bat eskaini zuen Buenos Aireseko Unibertsitatean (UBA), bertako iturriek adierazi dutenez. Hitzaldi-debatean dozena bat pertsonek parte hartu zuten eta 'Euskal Herria: fantasia edo errealitate sozio-historiko?' titulupean, euskal lurraldearen egoera sozial eta historikoari buruz eztabaidatu zuten.

[Aitor Pescadorren irudia Buenos Aireseko Unibertsitatean eskainitako hitzaldian]

Hizlari bilbotarrak Iruñean, Nafarroako Unibertsitatean egin zituen bere ikasketak 1990-1995 urteen artean. Karrera amaitu zuen urte berean Araba, Bizkaia y Gipuzkoa en el Reino de Navarra desde sus orígenes hasta 1200 doktoretza-tesia hasi zuen, Mª Raquel Garcia Arancon-en gidapean (Nafarroako Unibertsitateko Historia departamentua). Pescadorren argitalpenen artean Nafarroako Erreinuko politikaren historiari buruzko zenbait lan aipa daitezke: Archivo General de Navarra (1134-1194), Tenentes y tenencias del Reino de Pamplona en Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, La Rioja y Castilla (1004-1076) eta Archivo General de Navarra, Sección de Registros de Comptos.

[Pescadorren hitzaldian parte hartu zutenen irudia]

Bilbotar ikertzailearen hitzaldiaren antolatzailea, Arturo Campion Ikasketa Zentroa, 2003an sortu zen Argentinan, Lapridako 'Lagunen Etxea' Euskal Etxearen babespean. Helburutzat euskal kultura zabaltzea hartu zuen eta garai batean euskal kulturari buruz Argentinako euskal etxeetan bakarka lan egiten zuten adituak elkartzea. Bere Aholku Batzordea osatzen duten kideen artean Aitor Pescador bera dago, Argentinako eta kanpoko beste zenbaiten artean.


Lotura interesgarriak

Arturo Campion-en urtekariaren aurkezpena Resistencian (Argentina)
2007ko abuztuaren 23an EuskalKultura.com-en argitara emana

Lapridako 'Lagunen Etxea' EEak kultur lehiaketa bat antolatu du
2007ko azaroaren 12an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia