euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herriaren Lagunak (Argentina) elkartearen aurkezpen ekitaldi ofiziala egin dute Buenos Airesen

2010/06/14

Ezkerretik eskuinera, Guillermo Paniagua, Irene López de Vicuña, Carlos Aznárez, Vicente Zito Lema eta Atilio Borón elkarte berriaren aurkezpen ofizialaren ekitaldian
Ezkerretik eskuinera, Guillermo Paniagua, Irene López de Vicuña, Carlos Aznárez, Vicente Zito Lema eta Atilio Borón elkarte berriaren aurkezpen ofizialaren ekitaldian

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Joan den asteartean aurkeztu zen Buenos Airesko Estatuko Langileen Elkartearen anfiteatroan Euskal Herriaren Lagunak (Amigas y Amigos del Pueblo Vasco, izena elebiduna du) elkartearen Argentinako adarra.

Eskubide zibil eta ekintza politiko eta militante arloko Argentina eta Latinoamerikako hainbat erakunde eta talderen atxikimendu zein partaidetza bildu zuen ekitaldia omenaldi modukoa bihurtu zen "euskal presoei, erbesteratuei, errefuxiatuei eta errepresio espainiar-frantsesak eraildako guztiei". Ekitaldiaren kronika ResumenLatinoamericano.org-en irakurgai.

Lotura interesgarriak

Uruguaiko Euskal Herriaren Lagunak-en webgunea
http://ehluruguay.blogspot.com

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia