euskal diaspora eta kultura
2014/07/29
PUBLIZITATEA
Donazaharre, Nafarroa Beherea. Donostian Gaztemundu programa bukatu eta jarraian hasi zuten gazte kaliforniarrek programa hau. Arrecheak koordinatuta, honako zazpi dantzariak izan ziren hautatuak proiektuan parte hartzeko: Montserrat San Mames, Jesse Kvarna-Aranburu, Joana Arrechea, Emma Meadows, Jessica Moulia, Mikaela Ribi eta Angelina Samattia.
Hilaren 21etik 26ra bitartean Barkoxen (Zuberoa) ibilia da taldea eta Fabienne Andere izan dute dantza irakasle. Bertako hainbat dantza ikasi eta praktikatu ostean, emanaldia eskaini zuen joan den asteburuan San Frantziskoko taldeak. Barkoxetik Arnegira (Nafarroa Beherea) egin dute ondotik jauzia kaliforniarrek, bertan Mirentxu Ausqui ari zaielarik irakasten hainbat urrats. Arnegin ere emanaldia eskainiko dute formakuntzaren azken egunean. Bi herrietan, gainera, bertako familiekin harremantzen ari dira gazteak, “heien kontura ere harremanak egin ditzaten”, azpiamarratzen du Valerie Arrecheak.
Esperientzia eta ikasketa in situ
Orain in situ, euren herrietan bertan irakasle diren Andere eta Ausqui, 2012 eta 2013. urteetan San Frantziskora joan ziren gonbidatuak, programa honen lehen fasea bezala har daitekeen bisitan. Oraingo Euskal Herrirako bidaia hau bigarren fasea ari da izaten eta, hirugarrena, datorren urtean egingo dute, Iparraldeko irakasleek Kaliforniara itzuliko direnean.
“Duela bost urte taldetxo bat bidali genuen San Frantziskotik Zuberoara, eta hori izan zen hasiera puntua”, gogoratzen du Arrecheak. “Orain ederra litzateke kontaktuak mantentzea eta noraino hel gaitezkeen ikustea. Ameriketan, belaunaldi berrienak Euskal Herritik urruntzeko arriskua izan dezaketen neurrian ahaleginak berritu beharrean gaude loturak indartzeko. Garrantzitsua da Euskal Herria 'gure' leku gisa eta leku moderno gisa mantentzea, ez soilik geure aitona-amonen jatorri leku legez. Inportanteak dira iragana eta memoria, eta mantendu behar ditugu, baina aurrera begiratuta. Hau guztia mantentzeko egiten dugun esfortzuaren zergatia eta garrantzia erakutsi behar diogu datorren belaunaldiari”, bukatu du Ipar Ameriketako euskal etxeen biltzaile den elkarteko lehendakariak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus