euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herrira "au pair" etorri nahi duen inor ezagutzen duzu? Lan egin eta euskara ikasi edo praktikatzeko?

2013/03/05

Familia Lekeitiora doa urtero udako oporretan, eta au pair-a ere eurekin joango da (argazkia Juan Carlos Uriarte/CC)
Familia Lekeitiora doa urtero udako oporretan, eta au pair-a ere eurekin joango da (argazkia Juan Carlos Uriarte/CC)

PUBLIZITATEA

Diasporako euskal gazte eta ez hain gazteentzako oso interesgarria izan daiteke geurera heldu den proposamen hau: Gasteizko familia bat ingelesez dakien "au pair" baten bila dabil, ekainetik aurrera haurrak zaintzeko. Sendia euskalduna da eta oso gustura hartuko luke euskara ikasi nahi duen pertsona bat. Lana sei urteko neskatoa eta zortzi urteko mutila ikastolatik jasotzea eta udaran egunean zehar zaintzea da. Horren truke "au pair"ak ostatua, janaria eta astean 70 euroko ordainsaria jasoko du.

Vitoria-Gasteiz. Gasteizko familia bat EuskalKultura.com-ekin harremanetan jarri da lan eskaintza bat egiteko: "au pair" baten bila ari dira, familiako seme-alabak (sei urteko neska eta zortzi urteko mutila) zaintzeko, ekainetik hasita, 6-12 hilabeterako. Pertsona hori 18 urtetik gorakoa eta umeak zaintzen eskarmentuduna izan behar du. Familiak azaldu digunez, gaztea zein heldua izan daiteke; baina beti ere, pertsona dinamikoa eta jakinguratsua izatea nahiko lukete!

Aurretik ere "au pair" pare bat izan ditu sendiak eta esperientziarekin oso kontentu agertu dira. Aurrekoek, baina, ez zekiten euskaraz eta, familia euskalduna denez, euskara ikasi nahi duen norbait ekarri nahi dute oraingoan, horrela etxean euskaraz jardun ahal izateko eta, bide batez, pertsona horri euskara ikasten laguntzeko. 

Uda Lekeition

"Au pair"aren lana umeak ikastolatik jasotzea eta zaintzea izango da (neguan egunean ordu bete edo; udaran gehiago, eskolarik ez dagoelako). Asteburuak libre. Umeekin ingelesez egingo du eta familiak euskara praktikatzen/ikasten lagunduko dio berari. Ostatua eta janaria izango du etxean (gela bat berarentzako) eta astean 70 euroko ordainsaria emango diote gastuetarako.

Pertsona hau familiako kide bat bezala tratatuko dute, eta udan beraiekien joango da oporretara Lekeitiora. Udan zehar Euskal Herriko bazterrak ezagutu ahal izango ditu familiarekin, eguneko txangoak eginez.

Egonaldia ekaina hasieratik urria bitartekoa izatea nahiko luke familiak, baina bi aldeak nahi izanez gero luza daiteke.

Informazio gehiago eskatzeko edo hautagaitza aurkezteko, idatzi Miren Tereri helbide honetara: mtbedia1@hotmail.com. Zerorri interesatuta ez bazaude, baliteke zure inguruan beste inor egotea: pasa ezazu informazioa, aukera polita izan baitaiteke.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia