euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herrian salgai Bogotako Euskal Etxeak Bigarren Mendeurrena kari argitaratutako liburua

2010/10/10

PUBLIZITATEA

Orrialdeotara ekarria dugu Bogotán, bertako Euskal Etxeko lehendakariorde eta aldi berean Oveja Negra argitaletxeko arduradun den Jose Vicente Katarainek zenbait amerikar nazioen Bigarren Mendeurrena dela-eta argitara emaniko 'Los vascos en las independencias americanas' liburuaren berri. Bi erakunde horiek plazaraturik eta Katarain bera koordinatzaile, liburuak zenbait irakasle eta adituren artikuluak biltzen ditu euskaldunak independentziara abiatu ziren herrialde bakoitzean kokatzen dituen argazkia eginez. Liburua salgai jarri da orain Euskal Herrian.

Bilbo, Bizkaia. Karia horretara eta liburua Kolonbian eta inguruko herrietan ezezik Euskal Herrian ere banatzen hasiko dela aipatuz, pare bat artikulu eman dituzte argitara joan den asteburuan Deiak eta Noticias taldeko egunkariek.

Liburuari buruz, oroi dezagun, martxoaren 29an aurkeztu zela Kolonbiako Bogotán eginiko Euskal Astearen baitan. Los vascos y las independencias americanas (Euskaldunak eta Ameriketako independentziak) euskaldunek eta euren seme-alaba eta euskal jatorrikoek independentziaren oihua zabaltzen hasi zen garaian eginikoa aztertzen du, Argentina, Bolivia, Txile, Kuba, Kolonbia, Uruguai eta Venezuelari buruzko artikuluez, bakoitza irakasle edo aditu baten eskutik. Hona aipatutako Deiako artikulua.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia