euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Internetez jaitsi daitekeen mapa batek Euskal Herrian euskaraz ikasten duten ikasleen ehunekoa biltzen du

2009/06/19

Euskara Kultur Elkargoak argitaratutako mapa
Euskara Kultur Elkargoak argitaratutako mapa

PUBLIZITATEA

Euskara Kultur Elkargoak, Udalbideren laguntzaz, Euskal Herriko Eskola Matrikulazioaren Mapa argitaratu du. Bertan, Nafarroako, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Iparraldeko udalerri guztietan euskaraz matrikulatuta dauden ikasleen ehunekoa islatzen da. Mapa Euskara Kultur Elkargoaren webgunetik jaitsi daiteke edo, Nafarroan bizi direnentzat, Iruñeko Karriki, Elkar, Abarzuza eta Auzolan liburudendetan badago berau erosteko aukera. Osagarri dituen datu, iruzkin eta testuak euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez daude.

Iruñea-Pamplona. Euskara Kultur Elkargoak Udalbideren laguntzarekin kaleratutako mapa honetan udalerri guztietan euskaraz matrikulatuta dauden ikasleen portzentaia agertzen da. Horrekin batera, mapa honek erakusten du euskarak berak lurralde guztietan duen egoera juridikoa. Nolabait, XXI. mendearen hasiera honetan, euskarazko hezkuntzak duen egoeraren begirada orokor eta esanguratsua eskaintzen du argitalpenak.

Mapa egiteko herriz herri hizkuntza eredu bakoitzaren indarra eta joera neurtu da eta horretarako, matrikulazio datuak udalerrika hartu dira hiru kasutan izan ezik, Ipar Euskal Herrian, Iruñerrian eta Trebiñun, hauetan eskualdeka egin baita neurketa.

Mapa jaisteko moduan eskuragai dago Euskal Kultur Elkargoaren web orrialdean. Kopia inprimatuak, berriz, Karrikiri Euskaldendan, Elkar, Abarzuza eta Auzolan liburudendetan topa daitezke. Neurriari dagokionez, argitalpenak 59 x 42 zentimetro ditu eta diseinua bereziki zaindu da, antzinako kartografia gogoaraziz. 1.000 ale argitaratu dira eta, iazko azken egunetan, banatzen hasi zitzaien, besteak beste, euskararen garapenaren inguruan lanean ari diren gizarte eragileei, Nafarroako ikastetxeei eta beste Autonomia Erkidegoetako, Europako eta mundu osoko aditu eta erakundeei.

-Eskura ezazu mapa hemen



Komentarioak

  • Euskara ikasleen mapa

    Aupa Oinatz,

    Zure galderari erantzunez, Euskal Kultur Elkargotik mapa eskuratzeko helbide hauek eman dizkigute: hau eta hau. Eta azkena hauxe. Zorte on!

    EuskalKultura.com, 2011/12/15 10:01

  • Oinatzi erantzuna

    kaixo Oinatz! Euskara Kultur Elkargoarekin hitz egin dugu eta mapa webgunea berritu zutenean lekuz aldatu omen zuten. Artxiboaren bila ari dira, baina bitartean, dendetan salgai jarri zuten mapa fisikoa eskuratu nahi izango bazenu, jar zaitez eurekin harremanetan, 948 22 73 55 telefonora deituz.

    EuskalKultura.com, 2011/12/02 09:37

  • Euskal Herrian euskaraz Mapa

    Kaixo, Gure ikastegian erabiltzeko moduan Euskal Herrian euskaraz ikasten duten ikasle kopurua erakusten duen mapa jeitsi nahi nuke. Arazo bat dagoela esate du. Nola egin dezaket lortzeko ?

    oinatz, 2011/11/25 10:04

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia