euskal diaspora eta kultura
2013/05/13
PUBLIZITATEA
Galdakao, Bizkaia. Urteroko bilkura eta egunpasaren XVIII. edizioa egin zuen apirilaren 27an Euskal Herrian bizi den komunitate euskal venezuelarrak. Ia ehun lagun bildu ziren bertara; gehienak Euskal Herrian jaio eta Venezuelan bizi izandakoak, edo Venezuelako euskal komunitateetan jaio eta egun Euskal Herrian bizi diren euskal venezuelarrak; tartean Venezuelatik bisitan etorritik elkarretaratzearen egunean Euskal Herrian zeuden euskal-venezuelatar lagunak.
Ohi bezala, eguna Galdakaoko kaleetan poteotxo bat eginez hasi zen, aspaldiko lagunek elkar agurturik gainerako gonbidatuek ezagutzeko aukera izan zezaten. Ez zen falta izan Galdakaoko venezuelarren tabernara eginiko bisita, oilasko enpanadak, haragi 'metxatua' eta pastiza andestarrak dastatzeko aukerarekin.
[Amaya Zenarutzabeitia, urteroko topaketa honetako sustatzaile nagusia (argazkia Gotzone Marzana)]
[Elexaldeko elizan egin zen meza elizkizunean, hondarreko urtean zehar hil direnak gogoratu zituzten (argazkia EuskalKultura.com)]
Ondoren, meza elizkizuna egin zen ordu bietan Elexalde auzoko Andra Mari elizan, azkeneko urtean zehar komunitatean hil diren lagunen alde. Horien artean honakoak zeuden, besteak beste:
-Julia Agirre de Aizpurua
-Lurdes Badiola de Alaba
-Iñaki Burgaña
-Isabel Gerediaga de Oleaga
-Sabin Korta
-Jon Leizaola
-Victoria Lezeta de Berecibar
-Ramona de Irizar
-Alejandro Markaida
-Mª Ascensión Marquínez de Iriarte
-Mari Paz Matxain
-Javier Mondragón
-Joseba Morales
-Guillermo Ramos
-Rodolfo Rivas
-Alatz Kintana
-Imanol Urruzuno
-Ane Zalutregi de Barroeta
-Jon Zubizarreta
Bazkaria Elexalde bertako Aretxondo jatetxean egin zen, ia ehun lagun bildu ziren bertara. Mezan egondako batzuk ez zuten bazkaltzera geratzerik izan. Partaide izan ziren, besteak beste, Amaya Renteria, Amaya Bengoa eta bere senar Jiorge Gergoiff; eta Jose Salvadoir eta bere emazte Marisa, venezuelan bizi badira ere egun haietan Euskalk Herrian bisitari zeudenak. "Ezin dut sinetsi, esaten zuen Marisak. Zein 'arrechera'!, bere aldetik Amaya Bengoak, Amaya Zenarutzabeitiak islatu zigunez.
Bazkariko menua honakoa izan zen: zainzuri krema, Kabratxo pudding-a aguakate maionesarekin, eta Idi-buztan hostopila patata kremarekin. Postrea labean erretako platanoa eta sagarra izan zen, krema ingelesak lagunduta. Haurrek menu berezia izan zuten, frito eta haragi xerra birrinduarekin.
[Iñaki Anasagasti politikari jeltzalea, Venezuelako Cumaná-n jaioa bera, urtero azaltzen da, ahal duela. 2013ko edizioan, bertan egon zen, zintzo-zintzo (argazkia Gotzone Marzana)]
[Antolatzaileek omenaldia egin zioten urtero legez bilkurako pertsona nagusienari, aurten Juli Puenteri. Irudian oparitxoa eman zioten unea (argazkia GotzoneMarzana)]
Juli Puentek, Alberto Goiriren emazteak, emozio handiz jaso zuen urteroko hitzordu honetara bertaratzen den adinik altueneko partaideari ematen zaion opari eta omenalditxoa. Julik azaldu zuen, urtetan bere senarrak pentsatu izan zuela noizbait hari emango ziotela ohore hori, adin altukoa izanik hasieratik, bilkura hauek 1996an hasi zirenetik ia, hartu baitzuen parte ekitaldietan, 2010ean azkenekoz etortzerik izan zuen arte, "urtero, beste norbaitek hartzen zion aurrea, ordea". Aurten omenalditxoa Julik hartu zuelarik, denbora guztian ari zen esaten "hau Goirirentzat da, hau Goirirentzat da", polita eta zirraragarrria izan zen, kontatzen zion Amaia Zenarutzabeitiak EuskalKultura.com-i.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus