euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herrian bizi diren euskal-venezuelarrek apirilaren 27an egingo dute XVIII. Topaketa, Galdakaon

2013/04/12

EuskalKultura.com 2011ko bazkarian izan zen (argazkia EuskalKultura.com)Euskal
EuskalKultura.com 2011ko bazkarian izan zen (argazkia EuskalKultura.com)Euskal

PUBLIZITATEA

Venezuelako euskal diasporarekin harremana duen lagun taldeak urteroko euskal-venezuelarren topaketa datorren apirilaren 27a arte atzeratzea erabaki du aurten. Amaya Zenarutzabeitia antolatzaileak azaldu duenez, aldaketa honen arrazoia, "14ko asteburuan Venezuelako hauteskundeetarako botoa ematera Bilbora etorri behar dutenei bi asteburutan segidan erz etorraraztea" da, asteburu bat tartean utziz. Bilkura Galdakaon egingo da, urtero legez, eta aspaldiko lagunak elkar agurtzeko eta Venezuelako istorioak gogoratzeko aukera ederra izango da, otordu goxo baten inguruan.

Bilbao, Bizkaia. Euskal Herrian bizi diren euskal-venezuelarrek Urteroko Topaketaren data aldatzea erabaki dute aurten: apirilaren 19aren osteko lehen larunbatean egin ordez (apirilaren 20ean, beraz), oraingoan apirilaren 27ra atzeratzea erabaki dute. Arrazoia zera da; hilaren 14an Venezuelako hauteskundeetarako botoa emateko komunitate honetako kide asko Bilboko kontsulatura inguratu behar izango dutela. Hortaz, bazkaria bi asteko tarte bat utziz egitea egokiena izango zela pentsatu dute antolatzaileek, Gipuzkoa, Nafarroa eta Euskal Herriko leku urrunxeagotako jendea aiseago azalduko delakoan.

Aldatuko ez dena, ordea, bilkuraren herria izango da: Galdakao, urtero bezala. Amaya Zenarutzabeitia antolatzaileak azaldu duenez, egitaraua betikoaren antzekoa izango da: meza urtean zehar zendu diren taldeko kideen oroimenez, eta bazkaria. 

Erreserbak

Bertara joango direnen kopuru zehatza baieztatu zain dira antolatzaileak, horrela bazkariaren menua eta prezioa adostu ahal izateko. Diotenez, Aretxondo jatetxera itzuliko da aurten, eta menua 35 euro ingurukoa izango omen da.

Hala ere, ezinbestekoa da lehenbailehen jakitea zenbat lagun izango diren bazkaltzeko. Horretarako, bazkarian parte hartu nahi duenak Amaya Zenarutzabeitiarekin harremanetan jarri behar du, honako telefono hauetara deituz: 944567027 (etxea) edo 653015813 (mugikorra eta WhatsApp).



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia